Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Thursday, November 22, 2007

Pelotari batzuk txapelan billa ta beste batzuk mailari eusteko prest

Bixar barikua, Armerixako frontoian 7retan hasita Gipuzkoako txapelketako bi partidu

Irailan hasieran Eibarko Klub Deportiboko esku pelota taldeko 5 taldiek hasi zeben txapelketia badoia aurrerantza. Batzuk heldu dira final erdietara, eta beste batzu ondiokan ligaxka jokatzen dabiz.

Eskuz banaka lenengo mallan Bengoetxeak final erdietarako sailkatzia lortu zeban ligaxkan bere taldeko lenengo postuan geratu eta gero, eta Abenduak 1ian jokatuko dau Ipuruako polikiroldegixan Tolosako ordezkarixan kontra Abenduak 14rako iragarrita dauen finalerako txartela.

Beste alde batetik, hirugarren mailako Gonzalez eta Alvarez jubenillek ligaxka 4. postuan amaitu eta gero ez dabe final erdietarako sailkatzerik euki, ondorioz 5. postutik 8.erako kanporaketak jokatu biharko dittuzte datorren astetik aurrera.

Beste hiru taldiek final erdietara sailkatzeko aukerarik gabe egon arren ondiok ligaxkako azken bi asteburuetako partiduak jokatu biharko dittuzte: holan, Zubizarreta eta Unamunzagak bigarren mailako jubeniletan Usurbilgo ordezkarixen kontra jokatuko dabe bixar barikua 7retatik aurrera Armerixa Eskolako frontoian, eta euren ostian Arrillaga eta Egaņa arituko dira bigarren mailako seniorretan Lazkaoko ordezkarixen kontra, euren helburua mailaz ez jeistea izango dalarik. Klub Deportiboko azken taldia osatzen daben Labaka eta Agirrebeņak asteburu hontan atsedena eukiko abe eta hurrengo asteburuan 9. postutik 16. posturako kanporaketak jokatu biharko dittuzte.

Bidaltzailea: Pelota batzordia. 23:15 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun