Pasa dan asteburuko zubixa ta gero, asteburu hontan be burubelarri ibiliko diraz Klub Deportiboko pelotarixak Gipuzkoako Klub-arteko txapelketako aurre-ligaxkako azken ihardunaldieri begira, final erdixetarako txartelan billa.
Bixar barikua, arratsaldeko 19:30etan Bergaran arituko dira bigarren mallako seniorrak eta lehen mailako pilotaria banakakoan arituko da gabeko 10etan Arrasateko Uarkapen. Zapatu arratsaldian jubenillen txandia izango da, Ipuruako polikiroldegixan arituko diralarik hirugarren mailan ari diran pelotarixak arratsaldeko 5etan hasita. Bitartian, bigarren mallako jubenillek ta hirugarren mallako seniorrek atsedena eukiko dabe.
Oinarte lortutako emaitzak ondorengo helbidietan ikusi leikez:
-Jubenilak 3. mailan binaka (5 partidutik 3 irabazita)
-Jubenilak 2. mailan binaka (3 partidutik 1 irabazita)
-Nagusiak 3. mailan binaka (5 partidutik 1 irabazita)
-Nagusiak 2. mailan binaka (6 partidutik 2 irabazita)
-Nagusiak 1. mailan banaka (5 partidutik 5 irabazita)
Banaka lenengo mailan dabillen Bengoetxeak matematikoki final-erdixetarako txartela eskuratuta daka eta 3. mallako jubenillek ondiok badittuzte aukerak. Bigarren mailan dabizen seniorren helburua datorren urterako mailaz ez jeistea izango da, operatu berri dan Aitor Etxaniz-en baja asko igerri dalarik.
Thursday, November 08, 2007
Klub Deportiboko pilotariak Gipuzkoako txapelketako azken txanpan
Aurre-ligaxkako azken partiduak jokatzea falta da
Bidaltzailea: Jon B. 21:18 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.