Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Atxotegi eta Jon Bengoetxea Lezamako txapeldun

22-21 irabazi zuten 21-12 irabazten joan ostian

Atxotegi eta Jon Bengoetxea txapeldunak

Atxotegi eta Jon Bengoetxea txapeldunak

Soraluzeko Atxotegi eta Eibarko Bengoetxeak Lezamako Torneoko txapela eskuratu zeben pasa dan barikuan jokatutako final ikusgarri eta estuan, Elorrixoko Azpiri eta Ataungo Albisu-ri 22-21 irabazita.

Partidu hasiera 14-12korarte gogorra izan zan arren hortik aurrera Plaentxiarra eta Eibartarra guztiz nagusitu ziran 7 tantu jarraixan egin eta 21-12ko markagailura arte aurkarien akats ugariri esker joanez. Orduan galtzailiak hasierako nerbixuak ahaztu eta hil edo bizi arriskatzen hasi ziran txapeldunen akats batzuri esker eta zorte pixkaten laguntzaz 21nakora heldu arte. Azken tantuan be urduritasunez betetako peloteuan txapapera pelotia bota zeban Albisu gaztiak, guztira 11 pelota galdu eta 3 sake eraman gabe laga zituelarik. Bestalde Plaentxiar aurrelarixa ausart ibili zan aurreko kuadruetan eta atzelari eibartarra nor baño nor ibili jakon jotzaile Ataundarrari momentu askotan bizkarra erakutsiz eta txokora gogor pilota moztuz. Txapelketa osoko pelotari onenaren sarixa Jon Bengoetxeari eman zotzen

 

Bidaltzailea: DeporeibarPelota. 00:47 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (1)

Erantzunak

Zorionak Jon!

Mikel febrero 08, 2010 07:01

Erantzun





EXPLAIN CAPTCHA