Jon Bengoetxea Deporreko pilotarixak bixar barikua Lezamako Torneoko finala jokatuko dau Plaentxiko Atxotegikin Elorrixoko Azpiri eta Ataungo Albisu-ren kontra.
Final zortzirenetan Azkoitiko Epelde eta Mallabiko Olalderi irabazi zotzen, final-laurdenetan iazko txapeldunak izan ziran Usansoloko Asier Beitia eta Jon Uriarteri espero baino errazago (22-11) irabazi ostian eta finale-erdietan txapelketa guztiko sorpresa emanez Leitzako Jaunarena eta Ortuellako Lopezeri nagusitasun osoz 22-15 gailendu ostian final haundia jokatzeko ordua heldu jake. Final erdixetan Aspe enpresak fitxatuta daukan 17 urteko Jaunarena pilotari indartsuaren kontra jokatu behar izan zuten, eta partidu erdirarte markagailuan alderik ateratzea lortu ez zuten arren erditik aurrera eibartarra atzeko kuadroetan nagusitu zen eta gogor estutu zuen Jaunarena ere bai txapa gainean moztuaz, bitartean Atxotegik tantu ederrak egin zituen aurrekaldean. Faboritoak burumakur joan ziren etxera eta Plaentxiarra eta Eibartarra beste final batetarako txartelarekin pozik.
Finaleko aurkariak ere gogorrak izango dira: alde batetik Gabonetan Bizkaiako Klub-Arteko txapela eskuratu zeban Azpiri Elorrixoko aurrelari fiña eta atzekaldean Ataungo Albisu, atzelari jotzailea eta etorkizun haundikoa, Asegarce enpresak prekontratua eginda daukana.
Jonek iaz Torneo bereko finala jokatu zeban baña ez zeban txapela eskuratzeko zorterik izan, aurrelari moduan izan zeban Muguruza Bergararraren urduritasunez jositako hasiera motelarekin 1-12 galtzen jarri eta 17-18raino hurbiltzea lortu zeben arren 19-22 galdu besterik ezin izan zebeen egin. Oinguan be ia Bengoetxeak beste txapel bat ekartzen daben Deporren bitrinetara.
Erantzunak
Ez dago erantzunik.