Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa - Argazki galeriak - Foroa

Deporreko pelotarixek lanian jarraitzen dabe

Kadete eta nagusietan garaipen errazak

ASTEBURUKO EMAITZAK:

Ostiralian Astelenan Etxaniz eta Bengoetxeak ondo jokatuta 22-11 errez irabazi zotzen Igeldoko ordezkarixeri. Etxanizek 3 hillez geldi egon eta geroko berragerpenian maila ona emon zeban. Hirugarren mailako Larrauri eta Andonegi kadeteek gutxigaitik galdu zeben Zarautzen, 20-22. Bigarren mailako Agirresarobe eta Erik kadeteek 22-9 irabazi zeben Donostin, hirugarren mailako nagusietan Hidalgo eta Alvarezek ezin izan zeben ezer egin Legazpin 8-22 galduz. Eta banaka 22 urtez azpikuetan Gaizka Unamunzagak Lizarran 9 tanto bakarrik egin ahal izan zituen.

 

HURRENGO PARTIDUAK:

Hurrengo asteburuan Etxaniz eta Egañak jokatuko dabe nagusietan lehenengo mailan Billabonan, bitartian Jon Bengoetxeak Soraluzeko Atxotegirekin Lezamako Txapelketako finalerdixa jokatu biharko dau ostiralian.

Ostiralian bertan 20:15etatik aurrera Astelenan 2. mailako kadetietan Agirresarobe eta Erik-ek Eskoriatzakuen kontra eta 2. mailako nagusietan Karmona eta Agirrebeña Bergarakuen kontra.

Beste alde batetik, zapatuan goizeko 11etatik aurrera Astelenan hiru partidu jokatuko dira: 3. mailako Ruiz eta Andonegi kadeteek Donostiren kontra, hirugarren mailako nagusietan Hidalgo eta Alvarez Alegiko ordezkarixen kontra eta Euskal Kluben Ligako banakakuan Unamunzaga Tolosako ordezkarixan kontra.

Bidaltzailea: JB. 00:28 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Erantzun





EXPLAIN CAPTCHA