Txapelketa ofizialetan lortutako garaipen bakarra Azkoitin lortu zeben nagusietan lenengo mailan eibartarrek Jon Bengoetxea aurrelari inprobisatu bezela eta Egaña atzelari bezela jokatutako partiduan, 9-0 aurretik hasi ostian 22-11 irabaziz. Egañak bi eskuak minduta edukitzean Jonek hartu bihar izan zeban partiduan pisu guztixa aurreko kuadroetatik partidua hautsiz.
Astelenan jokatutako bi partiduetan porrotak egon ziran: Unamunzagak Euskal Kluben Ligako bigarren partidua bebai 10-22 galdu zeban Andoaingo pelotarixan kontra eta hirugarern mailan binaka Hidalgo eta Alvarez eibartarrek ezin izan zeben ezer egin Lazkaoko ordezkarixen kontra 6-22 galduz.
Zapatuan Azitainen San Anton jaixen barruan jokatutako partiduetan Karmona eta Agirrebeña 22-18 gailendu zitzaien Unamunzaga eta Arrillagari.
Datorren asteburuan, lenengo mailan nagusitan Etxaniz eta Bengoetxea arituko dira barikuan Astelenan Igeldoko ordezkarixen kontra, eta beste 4 partidu etxetik kanpo jokatuko dira: banaka 22 urtez azpikuan Unamunzaga Lizarrara joango da Euskal Kluben Ligako hirugarrne patidua jokatzera, eta Gipuzkoako Udaberri Txapelketan barruan hirugarren mailako kadeteak Zarautzera eta bigarren mailakoak Donostira joango dira jokatzera, eta nagusi mailako hirugarren mailako Hidalgo eta Alvarez Legazpira eta bigarren mailako Karmona eta Agirrebeña Tolosara.
Erantzunak
Ez dago erantzunik.