Pasa dan barikuan Eibarko Klub Deportiboko Jon Bengoetxea atzelarixak txapel barri bat eskuratu zeban Lezo-ko Torneoko finalian Bergarako Muguruzakin Azpeitiko Larraņaga eta Oiartzungo Auxkin profesional-ohian kontra jokatutako partidua 22-16 irabazi eta gero.
Gaņera, Jon-ek txapelketako pelotari onenan sarixa eskuratu zeban. Partiduko momentu gehixenetan Bengoetxeak Auxkineri bizkarra erakutsi zotzan eta horretaz baliatu zan Bergarako aurrelarixa erremate politak egiteko. Final-laurdenak eta final-erdiak nahiko errez irabazi eta gero, finala irabazteko be hautagaiak ziran eta ez zeben hutsik egin. Markagailua holan juan zan: 0-3, 1-4, 9-4, 9-7, 10-8, 12-8, 12-10, 13-11, 15-11, 15-13, 19-13, 20-14, 21-15 eta 22-16.
Txapel honekin, Bengoetxea pelotarixak Klub Deportiboarentzako beste garaipen bat lortu dau, 2007an irabazitako zazpigarrena (Ortuella, Getxo, Bergara, Tolosa, Sallabente eta Orereta-ko txapelketak irabazi ostian).
Asteburu hontatik aurrera buru-belarri arituko da Jon Bengoetxea Gipuzkoako Klub-Arteko lehen mailako banakako txapelketan, bi urtez Urretxu-ko Goierri kluba ordezkatuz (Urretxuko Lasarekin) ibili eta gero (Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelak eskuratu zituzten 2005ean eta hirugarren gelditu bi txapelketetan 2006an) txapelketa hau Eibarko kluba ordezkatuz jokatzea erabaki eta gero, 2002an lortutako Gipuzkoako banakako txapela berriz irabazteko esperantzaz.
Orain, falta dan bakarra da Klub Deportiboko pilotarientzat Astelena pilotalekua zabaltzea, bertan entrenatu eta partiduak jokatu ahal izateko. Ostiral hontan dira alkartzekuak Klub Deportiboko pelota-ordezkarixa (Jose Mari) eta alkatia.

Erantzunak
Erantzunik ez dago.