Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Wednesday, January 23, 2008

Emaitza hobiak esku-pelotako Euskal Kluben Ligan asteburu hontan

Banaka garaipen garbia eta binaka galdu arren itxura ona

Aurrera jarraitzen dau Euskal Kluben Ligak, eta txapelketako lenengo ihardunaldixan Eibarko Klub Deportiboko bi taldiek galdu zeben arren, asteburu hontan joku ona erakutsiz bestelako emaitzak lortu dabez.

Zapatu arratsaldian Ipuruako polikiroldegiko frontoian jokatutako lenengo partiduan, 22 urtez azpiko mailan, Eibarko ordezkarixak izan ziran Labaka eta Egaņak gauzak estu jarri zotziezen Elorrixoko ordezkarixeri. Hasiera baten bizkaitarrak faborito garbiak ziran arren, Labakak ondo defenditu zan eta Egaņa nor baņo nor ibili jakon Larrinaga atzelari jotzailiari. 22-12ko azken emaitzak partidua zenbateko gogorra izan zan azaltzen ez daben arren aipatzekua da Egaņak egindako partidu ederra. Pena izan zan Labaka oraindik eskuaetatik justu-xamar egotia, partidu erditik aurrera aurrelari bizkaitarrak min gehixau ein zebalako. Ia hurrengo zapatuan Irurtzunen jokatu biharreko partidurako sasoi betian ta eskuak guztiz osatuta juten diran Deporreko ordezkarixak.

Beste alde batetik, Ohorezko mailako eskuz-banakakoan Bengoetxea 22-3ko emaitzaz espero baņo errazago nagusitu jakon Lezamako ordezkarixari. Kasu hontan bizkaitarra etorri zan Ipuruako polikiroldegira eskuak erdi-minduta, eta Eibartarrak hasieratik bukaeraraņo menperatu zeban. Hurrengo zapatuan Jon-ek Gernikako ordezkarixan kontra jokatu biharko dau. Eta horren ondoren bueltako beste 3 partiduak jokatzia geratuko jakue.

Baņa horren aurretik, bariku illuntzian Jonek beste partidu garrantzitsu bat jokatu biharko dau, kasu hontan Laudio-Aretako txapelketako finala, Usansoloko Asier Beitia lagun dabela Lizartzako Elurbe eta Iruņeako Okiņena bikote gogorraren kontra. Urtia Gipuzkoako banakako txapela irabaziz amaitu zeban, eta urtia hasi besterik ein ez dan arren beste final batetan dau eibartarra Eibarko Klub Deportiboa ordezkatuz herrira beste txapel bat ekartzeko gogoz.

Bidaltzailea: JB. 20:44 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun