Klub Deportiboak lau bikoterekin hartuko dau parte
Wednesday, January 19, 2011
Asteburu hontan hasiko da eskuz-binakako Udaberri Txapelketa Klub Deportiboko pelotarixentzat.
4 bikote edo taldek hartuko dabe parte: Kadeteetan hirugarren mailan, jubeniletan ere hirugarren mailan, eta nagusietan bigarren eta lehenengo mailan.
Txapelketako lehenengo ihardunaldixan Eibarko Astelena pelotalekuan jokatuko diraz 3 partidu, barikuan arratsaldeko 20:15etan hasita:
-1go partidua: Eskuz binaka jubenilak hirugarren mailan, Segura-ko ordezkarixen kontra.
-2. partidua: Eskuz binaka nagusiak bigarren mailan, Jon Zubizarreta eta Arkaitz Karmona arituko diraz Bergarako ordezkarixen kontra
-3. partidua: Eskuz binaka nagusiak lehenengo mailan, Gaizka Unamunzaga eta Igor Egaña arituko dira Zumarragako ordezkarixen kontra
Beste alde batetik, eskuz binaka kadeteak hirugarren mailan, Deporreko ordezkarixek Andoainen jokatuko dabe bertako pelotarixen kontra zapatu goizian 10:30etatik aurrera
Bidaltzailea: JonB.
14:40
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (0)
7 eta 12 urte bitarteko mutikoek jokatuko dabe
Monday, May 24, 2010

Pelota eskolako San Juan Txapelketako egutegixa
Bixar hasiko da Eibarko Pilota Eskolak antolatutako San juan esku-pelota txapelketia.
7 eta 12 urte bitarteko 17 mutikok hartuko dabe parte, eta 3 gaztetxoenek banaka jokatuko duten bitartian beste danek binakako txapelketa bat jokatuko dabe danak danek kontra.
Partiduak Ipuruako Pilokiroldegiko frontoian jokatukom diraz ohiko pelota-eskolako ordutegixan, arratsaldeko 5etatik 7retara.
3 pelotari gaztetxoenek banakako partiduak jokatuko dituzte beraien artian, eta Ekainak 19an nagusiagoek jokatuko duten finalan aurretik eurek be binakako partidutxoa jokatuko dabe hiru pelotari honeek eta binakako ligaxkan 5. bikote sailkatua geratu dan bikotetik pelotari gaztienan artian.
Finalak Astelena frontoian jokatuko dira eta sariak egongo dira danentzat.
Hona hemen partehartzaileak eta egutegixa:
Bidaltzailea: JB.
17:13
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (0)
Bixar asteazkena Eibarko Astelenen bueltako partidua
Tuesday, May 18, 2010
Ander Agirresarobe eta Erik Lanz pelotari eibartarrek bixar asteazkena jokatuko dabe Eibarko Astelena pelotalekuan 2010eko Deba Arroko Txapelketako final-erdietako bueltako partidua Bergarako ordezkarixen kontra.
Lengo astian jokatutako joaneko partiduan Klub Deportibokoek 22-18ko emaitzaz galdu zeben Bergarako Munizipalian jokatutako partidu gogorrian. Hori dala-eta bixar kontrarixuak 17 tantu edo gutxiauan laga biharko ditxue finalera pasa nahi badabe.
Beste alde batetik, Sestaoko pelotalekuan jokatzen ari dan Euskal Herriko 4 1/2ko BBK txapelketaren barruan, pasa dan domekan Aitor Etxanizek ezin izan zeban ezer ein Lemoako Arkotxa pelotarixan nausitasunan aurrian, 22-8ko emaitzakin kanporatuta geratu zalarik. Txapelketa berdinian Igor Egaña Deporreko pelotarixak datorren asteko asteazkenian jokatuko dau beste partidu bat Sestaoko frontoian, aurreko kanporaketan 22-3 errez irabazi zotzalarik egun hartako kontrarixuari.
Irakurtzen jarraitu

2010eko Deba Arroko txapelketako ligaxkako sailkapena
Bidaltzailea: JB.
11:58
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (0)
Etxaniz eta Egaņak jokatuko dabe Aretxabaletakuen kontra
Tuesday, March 30, 2010
Gaur martitzena, arratsaldeko 8retatik aurrera Eibarko Astelenan jokatuko da Deba Arroko Txapelketako partidu berri bat. Nagusi mailako partidu hontan Etxaniz eta Egañak jokatuko dabe Aretxabaletako Uriarte eta Oion pelotarixen kontra. Partidu hau ligaxkako hirugarrena izango da Deporreko ordezkarixentzat, lenengua Elgetan kontra galdu eta bigarrena Elgoibarren kontra irabazi ostian.
Gogoratu txapelketa hau Deba ibaia pasatzen dan herri danek hartzen dutela parte, hasi Eskoriatzatik, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara, Elgeta, Plaentxi, Eibar, Elgoibar eta Debararte. Oin dala urte batzuk Ermua eta Mallabik be hartzen zeben parte txaeplketa honetan.
Beste alde batetik, aurreko zapatuan Matixenako San Prudentzio txapelketako final laurdenetako partidua jokatu zeban Deporreko Jon Bengoetxeak Plaentxiko Atxotegirekin, 22-14ko emaitzakin irabaziaz Angita eta Lopetegi naparren kontra.
Bixar eguaztena, Elgetako 4 1/2 barruko txapelketako partidua jokatuko dau Eibarko Klub Deportibua ordezkatzen daben Igor Egaña Ondarrutarrak.
Aste Santuen ostian jarraituko dabe Eibarko pelotarixek bai Deba Arroko txapelketia jokatzen, baita Matienako Torneoan eta baita beste hainbat txapeketatan bebai.
Bidaltzailea: JB.
11:08
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (0)
Udaberri txapelketa jokatzen ari dira kadete mailan
Monday, March 01, 2010
Eibarko Klub Deportiboko pelotarixak diran Ander Agirresarobe eta Erik Lanz-ek kadete mailako Gipuzkoako Udaberri Txapelketako finalerdixa jokatuko dabe datorren barikuan.
Aurretik jokatutako ligaxkan oso maila ona emon dabe eta eskuetatik ondo dabiltzanez beraien jokua atera ahal izan dute. Gañera animoz beteta daude Gabonetan Gipuzkoako Klub-Arteko txapela irabazi ostian.
Bidaltzailea: JB.
23:55
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (0)
22-21 irabazi zuten 21-12 irabazten joan ostian
Monday, February 08, 2010

Atxotegi eta Jon Bengoetxea txapeldunak
Soraluzeko Atxotegi eta Eibarko Bengoetxeak Lezamako Torneoko txapela eskuratu zeben pasa dan barikuan jokatutako final ikusgarri eta estuan, Elorrixoko Azpiri eta Ataungo Albisu-ri 22-21 irabazita.
Partidu hasiera 14-12korarte gogorra izan zan arren hortik aurrera Plaentxiarra eta Eibartarra guztiz nagusitu ziran 7 tantu jarraixan egin eta 21-12ko markagailura arte aurkarien akats ugariri esker joanez. Orduan galtzailiak hasierako nerbixuak ahaztu eta hil edo bizi arriskatzen hasi ziran txapeldunen akats batzuri esker eta zorte pixkaten laguntzaz 21nakora heldu arte. Azken tantuan be urduritasunez betetako peloteuan txapapera pelotia bota zeban Albisu gaztiak, guztira 11 pelota galdu eta 3 sake eraman gabe laga zituelarik. Bestalde Plaentxiar aurrelarixa ausart ibili zan aurreko kuadruetan eta atzelari eibartarra nor baño nor ibili jakon jotzaile Ataundarrari momentu askotan bizkarra erakutsiz eta txokora gogor pilota moztuz. Txapelketa osoko pelotari onenaren sarixa Jon Bengoetxeari eman zotzen
Bidaltzailea: DeporeibarPelota.
01:47
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (1)
Thursday, February 04, 2010
Jon Bengoetxea Deporreko pilotarixak bixar barikua Lezamako Torneoko finala jokatuko dau Plaentxiko Atxotegikin Elorrixoko Azpiri eta Ataungo Albisu-ren kontra.
Final zortzirenetan Azkoitiko Epelde eta Mallabiko Olalderi irabazi zotzen, final-laurdenetan iazko txapeldunak izan ziran Usansoloko Asier Beitia eta Jon Uriarteri espero baino errazago (22-11) irabazi ostian eta finale-erdietan txapelketa guztiko sorpresa emanez Leitzako Jaunarena eta Ortuellako Lopezeri nagusitasun osoz 22-15 gailendu ostian final haundia jokatzeko ordua heldu jake. Final erdixetan Aspe enpresak fitxatuta daukan 17 urteko Jaunarena pilotari indartsuaren kontra jokatu behar izan zuten, eta partidu erdirarte markagailuan alderik ateratzea lortu ez zuten arren erditik aurrera eibartarra atzeko kuadroetan nagusitu zen eta gogor estutu zuen Jaunarena ere bai txapa gainean moztuaz, bitartean Atxotegik tantu ederrak egin zituen aurrekaldean. Faboritoak burumakur joan ziren etxera eta Plaentxiarra eta Eibartarra beste final batetarako txartelarekin pozik.
Finaleko aurkariak ere gogorrak izango dira: alde batetik Gabonetan Bizkaiako Klub-Arteko txapela eskuratu zeban Azpiri Elorrixoko aurrelari fiña eta atzekaldean Ataungo Albisu, atzelari jotzailea eta etorkizun haundikoa, Asegarce enpresak prekontratua eginda daukana.
Jonek iaz Torneo bereko finala jokatu zeban baña ez zeban txapela eskuratzeko zorterik izan, aurrelari moduan izan zeban Muguruza Bergararraren urduritasunez jositako hasiera motelarekin 1-12 galtzen jarri eta 17-18raino hurbiltzea lortu zeben arren 19-22 galdu besterik ezin izan zebeen egin. Oinguan be ia Bengoetxeak beste txapel bat ekartzen daben Deporren bitrinetara.
Bidaltzailea: DeporeibarPelota.
21:44
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (0)
Kadete eta nagusietan garaipen errazak
Tuesday, January 26, 2010
ASTEBURUKO EMAITZAK:
Ostiralian Astelenan Etxaniz eta Bengoetxeak ondo jokatuta 22-11 errez irabazi zotzen Igeldoko ordezkarixeri. Etxanizek 3 hillez geldi egon eta geroko berragerpenian maila ona emon zeban. Hirugarren mailako Larrauri eta Andonegi kadeteek gutxigaitik galdu zeben Zarautzen, 20-22. Bigarren mailako Agirresarobe eta Erik kadeteek 22-9 irabazi zeben Donostin, hirugarren mailako nagusietan Hidalgo eta Alvarezek ezin izan zeben ezer egin Legazpin 8-22 galduz. Eta banaka 22 urtez azpikuetan Gaizka Unamunzagak Lizarran 9 tanto bakarrik egin ahal izan zituen.
HURRENGO PARTIDUAK:
Hurrengo asteburuan Etxaniz eta Egañak jokatuko dabe nagusietan lehenengo mailan Billabonan, bitartian Jon Bengoetxeak Soraluzeko Atxotegirekin Lezamako Txapelketako finalerdixa jokatu biharko dau ostiralian.
Ostiralian bertan 20:15etatik aurrera Astelenan 2. mailako kadetietan Agirresarobe eta Erik-ek Eskoriatzakuen kontra eta 2. mailako nagusietan Karmona eta Agirrebeña Bergarakuen kontra.
Beste alde batetik, zapatuan goizeko 11etatik aurrera Astelenan hiru partidu jokatuko dira: 3. mailako Ruiz eta Andonegi kadeteek Donostiren kontra, hirugarren mailako nagusietan Hidalgo eta Alvarez Alegiko ordezkarixen kontra eta Euskal Kluben Ligako banakakuan Unamunzaga Tolosako ordezkarixan kontra.
Bidaltzailea: JB.
00:28
Atalak:
Txapelketak
| Lotura
| Erantzunak (0)