21 de abril 2012
Monday, April 16, 2012
Mendibe (295 m), Iratirako errepidean bidegurutze bat ezkerrerantz Ahüzki eta Herriko Etxerantz doana hartu behar da. Herriko Etxearen aurretik pasatzen da eta gaztainondo artean gora doan errepidea jarraitzen da. Azken eraikina pasatu bezain pronto ezkerreko bide bat hartu behar da eta Armiaga (660 m) mendi borobilduaren maldan gora igo. Goialdera iritsi baino lehen errepidea bitan pasatzen da. Behin tontorrean bizkarretik jarraitzen da errepideko bihurgune bateraino pagadi baten ondoan.
Pagadi politean barneratzen den bidea hartu behar da. Bidegurutze batean (hito) gorantz segitzen da hitoak jarraituz. Pagadiko argigune batean dagoen borda batera iristen da. Bideak gorantz jarraitzen du ezkerrera eginez eta laster pagadia utzi eta Egurtze lepora (911 m) iristen da. Zertxobait gorago iturri bat dago.
Egurtzeko lepotik malda erditik Iparralderantz joan behar da Harritxarte lepora (1055 m) iristeko, Olhazarre (1000 m) orratz egundokoak apaindutako gailurreri harritsuan. Behin lepoan aldapa gogorreko malda belartsutik igo behar da, tontorreko gailurrerian bat egiten duten ertz harritsuen artean jarraituz. Gailurrera iritsitakoan bertatik tontorreraino jarraitu (Behorlegi 1265 m).
Behorlegik bere inguruan duen panorama ederra eskaintzen du. Gertu diren Apanizeko belardietatik Pirinioko tontor harroetaraino, Eskaliers edo Abodiko mendilerroetatik, Arbailako basotik edo Donibane Garaziko ibarretik igaroz.
Tontorretik Landarreko (1072 m) lepora zuzenean jaisten da malda belartsutik behera, Beorlegi eta Hauskoa mendien artean. Azkonobi (1110 m) bordara igotzen duen pista hartu behar da, bertan bi eguzki plaka daude, eta arazorik gabe Hauskoa (1268 m) tontor borobildura igo.
Arruzkoako (1103) lepora jaisteko Ipar-Mendebal (320º gutxi gorabehera) norabidean maldan behera jarraitu behar da. Behin lepoan ezkerrerantz behera egin pista asfaltodunetik aska bateraino. Askan eskuinera jarraitu behar da maldatik biderik gabe. Dolina batzuk dituen gune txiki bat da. Dolinak ezkerrean utziz pagoak dituen tontor baterantz jo behar da. Tontorrera iritsi gabe ezkerrerantz jaitsi behar da hurrengo tontorra eskuinetik zeharkatuz.
Orain aldapa gogor belartsutik pagadirantz jaitsi behar da. Bailara barrenean Hosta herria ikusten da. Pagadian biderik gabe jaisten da hesi bateraino, ezkerrerantz hesian pasabide bat dago. Bidea Antzola baserriraino jarraitu behar da. Errepideko lehen bihurgunean ezkerretik gorantz doan pista hartzen da eta ate metaliko bat pasatu ondoren eskuineko bidetik Hostara jaisten da.
Irakurtzen jarraitu
Bidaltzailea: aguruzeta.
19:00
Atalak:
Irteerak
| Lotura
| Erantzunak (0)
SOBRARBE (ABERRI EGUNA)
Sunday, April 08, 2012
Bidaltzailea: aguruzeta.
23:44
Atalak:
Noticias
| Lotura
| Erantzunak (0)
CALENDARIO DEL 2012
Saturday, December 17, 2011
URTARRILA
OTSAILA
MARTXOA
APIRILA
MAIATZA
EKAINA
UZTAILA
IRAILA
URRIA
AZAROA
ABENDUA
28 LAVAREDO "Pan Aroma"
Bidaltzailea: hirumila.
06:22
Atalak:
Irteerak
| Lotura
| Erantzunak (0)
Pago berri bat aldatuko da Parlamentuko basotxoan, datorren igandean goizeko hamaika terdietan
Tuesday, December 13, 2011
Datorren igandean, abenduak 18, Juan Luis Ulaziaren omenez, pago bat aldatuko da, Kalamuako parlamentuan.
Eibarko Klub Depotiboko mendizale bat, mendi istripuz hiltzen bada, bera oroitzeko zuhaitz bat aldatzeko ohitura dute deporreko mendi taldekoek.
Ohitura hori, Andoni Arza 1996an hil zenean sortu zen. Ondoren Oier Arkotxa, eta Edu Gorrotxategi 1999an Balaitusen hil zirenean jarraitu zuen, eta orain artean azkena aldatu zen zuhaitza, Gaizka Sola Atxarten 2008an hil zena oritzeko izan zen.
Denok dakigun bezala, aurten, irailaren 25an Juan Luis Ulazia zendu zen. Midi´d Ossaun izandako istripu baten ondorioz.
Beraz, ohitura jarraituz, lehen aipatu bezala , datorren igandean goizeko hamaika terdietan Pago berri bat aldatuko da Parlamentuko basotxoan.
Juan Luisengatik, eta mendian hiltzen diren mendizaleengatik zerbait sentitzen duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Mila esker.
Bide batez, senide eta lagunek, eskerrak eman nahi dizkie, lursailaren jabe diren Baskaran errota baserrikoei baimena emateagatik.
Naiz eta eibartar gehienok pentsatu inguru hori Eibarreko herriarena dela, lehen aipatutako Markinako baserri horren lurra baita.
Bidaltzailea: hirumila.
13:10
Atalak:
Irteerak
| Lotura
| Erantzunak (0)
argazki erakusketa eibarko klub deportiboan
Friday, November 04, 2011
Bidaltzailea: mendi taldea.
13:18
Atalak:
Noticias
| Lotura
| Erantzunak (0)
CALENDARIO DEL 2011
Monday, October 10, 2011
URTARRILA
1 URKO
OTSAILA
MARTXOA
5/6 Boulder irteera: SANTA GADEA (Burgos)
26 Mendiko eski irteera
APIRILA
21/25 ARIÉGE - CERDANYA (Aste Santua)
MAIATZA
EKAINA
UZTAILA
2 Pto. Ubal - ZALAMA (1.336m.) – Aguera
16 Zumbeltz - ARLEZE - Lizarraga
IRAILA
24/25 Pirineoak: MIDI D`OSSAU (2.884m.) - FORATATA (2.341m.)
URRIA
8 Belate - TXARUTA (1.081m.) – Urrotz
15/16 Via ferrata
22/25 PONGAko Parke Naturala
AZAROA
ABENDUA
28 OLYMPUS MONS
Bidaltzailea: hirumila.
11:29
Atalak:
Irteerak
| Lotura
| Erantzunak (0)
Monday, September 26, 2011
Atzo gure lagun Juan Luis Ulazia galdu genuen, frantses Pirinioetan dagoen Midi D’Oussau tontorra igotzen ari zela.
Zorigaitzeko istripua 12:00ak inguruan gertatu zen, gailurrera heltzeko metro gutxi falta zirela.
Eibarko Klub Deportiboko mendi taldeak antolatutako irteera bat zen, eta hogeiren bat mendizale zihoazen Juan Luisekin igoeran. Taldekide guztiak mendia igotzeko behar den materialarekin ekipatuta zeuden (arnesak, kaskoak, sokak, etab). Istripua tontorretik metro gutxira gertatu zen, behin korridore zailak gaindituta. Azken gailurra, 20 bat metrotakoa, zailtasun teknikorik ez duen ibilbidea da, harkaitz onekoa eta helduleku ugariekin, eta igandeko kondizio normaletan ez du segurtasun berezirik eskatzen. Istripua estropozu bategatik gertatu zen, zoritxarrez Juan Luis amildegira erori zen, beste mendizaleekin batera taldean zihoan bere emaztea den Mertxerengana biratzen zen bitartean.
Juan Luis mendizale amorratua eta aditua zen, biziki maite zuen mendia, eta Klubak egiten zituen irteera guztietan ezinbesteko pertsona garrantzitsua. Gainontzeko taldeko lagun guztien konpainian burutzen zituen ibilbideak, beti ere Mertxe emaztea alboan zuela, hau izan zen ikusi zuen azken pertsona. Utzi digun hutsunea bere oroitzapenarekin beteko dugu beti.
Ayer perdimos a nuestro amigo Juan Luis Ulazia ascendiendo al Pico Midi D´Oussau en el Pirineo francés. El fatal accidente se produjo a las 12:00 horas, cuando le faltaban pocos metros para alcanzar la cima.
Era una excursión organizada por el grupo de montaña del Club Deportivo de Eibar, alrededor de una veintena de montañeros acompañaban a Juan Luis en la ascensión, todos ellos equipados con el material necesario para abordar la montaña (arneses, cascos, cuerdas, etc). El accidente se produjo una vez superados los corredores que, por su dificultad, requieren aseguramientos, en la cresta final, a pocos metros de la cima. La cresta final, de unos 20 metros de largo, es un recorrido sin ninguna dificultad técnica, buena roca y muchos agarres, por lo que, en condiciones normales como las del domingo, no requiere aseguramiento especial. El accidente se produjo por un tropiezo que desafortunadamente hizo precipitarse a Juan Luis al vacío, en el momento que se giraba hacia su mujer, Mertxe, que le acompañaba junto al resto del grupo.
Juan Luis era, además de un gran amante de la montaña, un montañero experto, y figura imprescindible en todas las salidas del Club, siempre acompañado por Mertxe, la última persona a la que vio, y por sus amigos. El vacío que nos deja lo llenaremos siempre con su recuerdo.
Bidaltzailea: Mendi Taldea.
19:52
Atalak:
Noticias
| Lotura
| Erantzunak (2)
Sunday, September 25, 2011
Gaur igandea, Deporreko irteeran Juan Luis Ulazia erori eta hil egin da Midi d'Ossaun.
Bihar izango dugu albiste gehiago, bitartean lotura honetan informazio pixkat ikusi dezakezue.
Hoy domingo, Juan Luis Ulazia se ha despeñado en la excursión del Depor y ha fallecido en el Midi d'Ossau.
Mañana tendremos mas noticias.
http://www.sudouest.fr/2011/09/25/un-randonneur-fait-une-chute-mortelle-du-haut-du-pic-du-midi-d-ossau-509073-4224.php
Bidaltzailea: M..
19:37
Atalak:
Irteerak
| Lotura
| Erantzunak (15)