Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Wednesday, May 25, 2005

Zapatuko dantza emanaldia

Aspaldiko partez bost herrialdetako dantza taldeak dittugu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa. Ia Euskal Herri osoa izango dogu Untzagan datorren zapatuan Etorriko diran dantza taldiak hauexek dira: Bilboko Gaztedi, Gasteizko Eguzki-lore, Arrasateko Arrostaitz, Angeluko Angeluarrak, Bedrako Gure txokoa eta Eibarko Kezka dantza taldea. Kezkarekin batera Adolfo Jainagaren trikitixa eskoliak joko dau Hauxe da 28ko egitaraua:

Egunian zihar Ustekabe fanfarriak kalietan joko dau girua alaitzeko

17:30etan Azpeitiko Txuntxurruak, Bilboko gaiteroak eta Eibako trikitilari eskolako trikilariekin ibilliko dira Eibarko kalietan

18:00etan kontzentratuko dira danzat taldiak eta musikuak Urkusuan

18:30etan Kalejira izango da Urkusutik Untzagaraino

19:00etan Dantza saioa

20:30etan Larrain dantza herrikoia Untzagan

20:45etan Erromeria

22:00etan Afari popularra (kantu, dantza eta parranda)Untzagan.

Bidaltzailea: leire. 20:54 Atalak: dantza taldeak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun