Eibarko Udalak antolatuta eta Euskararen Eguna ospatzeko, Eibarko hainbat talde, elkarte eta eragilek kalejira egingo dugu datorren ostiralean 18:30tatik aurrera. Aurten kalean zehar kantuan ibiliko gara eta Deportiboko batzorde ezberdinek ere bere lekua beteko dute bertan.
Toribio Etxeberrian zehar, Buenos Aires taberna aurrean, El Corte Inglés aurrean eta, nola ez, Deportibo parean, egingo ditugu kantuen aurkezpenak eta kantatu ere egingo dugu.
Animatzen zara? Denok zarete ongietorriak! Ostiralean 18:30tan danok Untzagara!