Bi eskursiņo ein dittugu, Enero edo Urtarrileko pasau dan hillean. Eneroko 12/13 asteburuan UMIEN lenengua ein genduan. Asken urtietan moduan Fondo edo Iraupen eskixa eittera juan giņan Bearneko "Le Somport" estaziņora. Lo eittera, eta afaltzera ta armusatzera Villanuako "Triton" aterpetxera joan giņan. Eskursiņua, Eibarko Ikastetxietako, 5.eta 6.mailetako (OHO koak), baitta 1.eta 2. (BDH), umientzat antolauta zeuazen, baina astertzeko arrazoiengattik, bakarrik 12 ume etorri ziran. Umiak kursillua euki zeben egun bixetan, Deporreko bi monitorek emonda. Umien esanez asko ikasi, eta ondo pasau zeben. Ia urrengo eskursiņorako (Febreruan 23/24) ume geixao etortzen diran.
Eneroko 19/20 asteburuan NAUSIXEN lenengo eskursiņua ein genduan. Danera 46 eskiatzaile joan giņan. Batzuk, 18 eskiatzaile, Astuneko pistetara juan ziran, Alpino ta Snow eskiko modalitatiak eittera, eta beste danak "Le Somport, estaziņora juan ziran Fondoko eskixa eittera. Alojamentua betiko moduan, Canfranc Estaciongo "Villa Anayet" hotelera juan giņan. Eskiatzen oso ondo ibilli giņan danok, baitta oittura dan illuntzeko "txikiteuan", gure kajerua "Andres" buru zala. Urrengo eskursiņua Febreruan 16/17 asteburuan eingo dou.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.