Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Ezpata-dantzak 2006

Ezpata-dantzen jaialdia Eibarren

2006ko maiatzaren 27 eta 28an

Eibarko Kezka Dantza Taldeak antolatuta Ezpata-dantzak jaialdia ospatuko da Eibarren 2006ko maiatzaren 27an eta 28an. Eibarko 41. Euskal Jaiaren egitarauan antolatu da ezpata-dantzen jaialdia.

Euskal Herriko eta atzerriko ezpata-dantzari taldeak gonbidatu ditugu jaialdi honetan parte hartzera. Hautxek dira orain arte jaialdian parte hartuko dutela konfirmatu duten taldeak:

  • Dansgroep Lange Wapper - Antwerpen (Beljika)
  • Grupo de Danzas de Ruiloba - Ruiloba (Kantabria)
  • Aurtzaka dantza taldea - Beasain (Gipuzkoa)
  • Gure-Kai dantza taldea - Deba (Gipuzkoa)
  • Sustraia dantza taldea - Legazpia (Gipuzkoa)
  • Zerutxu dantza taldea - Markina (Bizkaia)
  • Irrintzi dantza taldea - Zumarraga (Gipuzkoa)
  • Kezka dantza taldea - Eibar (Gipuzkoa)

Beste zenbait talderekin harremanetan gaude baina oraindik ez dute beren parte hartzea konfirmatzerik izan.

Antolatzailea:

Kezka Dantza Taldea - Eibarko Klub Deportiboa

Helbidea:

  • Portalea Kultur Etxea
  • Bista Eder kalea
  • 20600 Eibar
  • Email: kezka@dantzan.com
  • Tfno: +34 605 71 14 29