Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Coliseoa inauguratzera

Datorren ostiralean, martxoaren 23an inauguratuko da Coliseo antzokia Eibarren. Luze jo dut berritze lanek, eta datorren astean inauguratu arren gero beste 3-4 aste beharko dituzte lan guztiak bukatzeko.
2007-03-12_Coliseoa_048
Inaugurazio ekitaldian herriko zenbait taldek parte hartuko dugu. Kezkak eta Usartza txistulari taldeak ezpata-dantza egingo dugu atarian.

Ondoren barruko ekitaldia kontrapas batekin hasiko da, Orbea kontrapasarekin. Gaur egun horrenbeste tokitan eta horrenbeste aldiz ikusten den aurreskua edo agurra, kontrapas bat da, eta doinu ezagun hori behin eta berriz erabiltzen den arren, aurreskua beste edozein kontrapasekin dantzatu daiteke eta dantzatu izan da historian. Eibarren adibidez Eibarko danbolinteroek aurreskulari txapelketetan jotzen zuten doinu hau. 1875ean Pedro de Orbeak jaso zuen doinua eta haren izenarekin ezagutzen dugu gaur. Arrateko Amaren ezpata-dantzarekin osatuko dute Kezka eta Usartzak  bere n emanaldia.

Ondoren Antzerki Maitaleak taldeak emanaldi labur bat egingo du, eta Kezka dantza taldeak jarraituko dio. Durangaldeko dantzari-dantza eta Arratiako jotak eskainiko ditugu Kezkako txistulariak eta Agirrebeņatarrak trikitilariek lagunduta.

Ordezkari politikoen hitzak (Gipuzkoako Diputatu nagusia, Eibarko Alkatea eta Fomentoko ministroa izango dira bertan) eta ekitaldia bukatzeko Sostoa abesbatzak emanaldi labur bat eskainiko du.

Bidaltzailea: oier. 12:12 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (2)

Erantzunak

Zorionak, dantzaldi hunkigarria gaurkoa. Segi horrela!

Josu marzo 23, 2007 22:57


Eskerrikasko Josu! Bertan izan zara orduan. Akustika aldetik zer moduz funtzionatuko ote zuen ikusteke zegoen, amplifikaziorik gabe egin da dana eta badirudi ondo entzun dela ezta?
Ondo segi, oier.

oier marzo 24, 2007 07:28

Erantzun





EXPLAIN CAPTCHA