Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Wednesday, January 31, 2007

Maitane joan zaigu

Sinistu ezinda gaude oraindik. Gaur goizean hil da Maitane Castillo Otaola. 18 urte zituen.

Maitane Castillo Urteterdi eman ditu minbiziarekin borrokan. Ez zegoen amore emateko prest, eta ahal izan zuen beste eutsi zien dantzari eta musikari.  Ebakuntza batetik irten berritan dantzatu zuen Arrateko ezpata-dantzaren estreinaldian, eta bere gidaritzapean, buruzagi makila tinko helduta, gurutzatu genuen Arrateko zelaian.

Dantzan egin dituen urte guzti hauetan bere bizipozarekin gozatu ahal izan dugu. Gauzak oker jarrita ere beti zuen irriparrea ezpainetan.

Hiletak, bihar, otsailak 1, 19.00etan, Eibarko San Andres parrokian egingo dira.

Eskerrikasko Maitane eman diguzun guztiagatik!

Bidaltzailea: oier. 13:31 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun