San Pedro eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ohi dute Beheko Tokiak, eta Kezkako talde bat bertan izan da aurten ere. Irati Kortabitartek prestatzen duen N-89-90 taldea izan da Beheko Tokiaren aurrean dantza emanaldia eskaini duena.
10.30etan meza egin da Karmelitetan, eta handik Beheko Tokiaren aurreko plazara kalejiran joan dira denak. Ondoren, Eider eta Iņaki trikitilarien doinura aritu dira dantzan Iratin neskak.
Dantzan ondo egin dute, eta ikusleak gustora, baina gero hamaiketakoa egitera gonbidatu gaituzte, eta hor flojo samar ibili dira dantzariak. Patata-tortilla pintxo mordoska bat mahaian geratu dira. Hamaika ikusteko...
San Pedro eguneko emanaldiko argazki sortatxo bat hemen ikus dezakezue.
Thursday, June 29, 2006
San Pedro eguneko emanaldia
N-89-90-eko neskak aritu dira dantzan Beheko Tokian
Bidaltzailea: oier. 14:31 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (1)
Erantzunak
Re: San Pedro eguneko emanaldia
me gusta mucho tu grupo me gustaria acr intercambi cultural con mi pais soy de peru
Bidaltzailea: damian de la cruz Noiz: septiembre 21, 2006 19:02