
Jon Egiguren, errugbi taldeko lehendakariak eskua eskaini zigun, alkatea ere sokan sartu, eta ezustean, gaitari eta danborrariak aurrean jarrita, soka-dantza sartu ginen karpa barrualdera. Eszenatokian ongi etorria eta oroigarria eman zigun Egiguren-ek, eta lehen garagardoarekin topa egiteko aukera izan genuen. Ondoren, saltxitxak, txerri-ukondoa eta garagardoarekin ospatu genuen.
Poz handia izan da Eibar Rugby taldeak Kezka dantza taldeari egindako gonbidapena, eta benetan ekitaldi atsegina izan genuen. Eskerrik asko!
Erantzunak
Ez dago erantzunik.