Jokin Otamendik prestatutako ezpata-dantza taldeak Santa Kurutzeko ermita ondoan egin zituen zubiak meza nagusiaren aurretik eta ondoren, eta bertan dantzatu genuen ezpata-dantza.
Urtero maiatzaren 3an plazaratuko dute Urkiko dantzariek ezpata-dantzan Andoainen. Aukera ederra eta ohorea izan da gonbidatuontzat ezpata-dantza horretan parte hartzea eta egun ederra pasatu genuen Andoainen jai egun handia den horretan. Eskerrikasko eta zorionak Urkiko dantzari, txistulari eta laguntzaile guztiei!
Erantzunak
Ez dago erantzunik.