Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Wednesday, May 18, 2005

Maiatzeko asteburu bete-betea...

Maiatza dantzan aspaldiko izen batura da urtero errepikatzen dena. Pasa den asteburuan ere entretenimendurik ez da falta izan. Larunbatean Musikaldia, Euskal Herriko Musika Eskolen jaia ospatzen zen Elgoibarren eta arratsaldean Olaizaga kiroldegian ospatzen zen emanaldian parte hartu zuen Haritz Euskal Dantzari Taldeak. Argazkian bertan klik eginda Elgoibarko emanaldiare argazki gehiago ikus ditzakezue.

2005-05-14_Haritz EDT Musikaldian Elgoibarren 212

Igandea, maiatzak 15, San Isidro eguna zen eta Aiert joan zen Arratera Debemen-ek antolatzen duen baserritarren ospakizunean parte hartzera. Arrateko Amabirjina prozesioan atera zuten, eta ohi bezala dantzari eta txistulariak izan zituen lagun. Ezpata-dantza eta agurra dantzatu zituen Aiert-ek Usartza txistulari taldeak lagunduta. Jose Miguel Laskurainena da argazkia.

Igande goizean bertan Urkizun izan zen Ane eta Aiert-ekin ikasten duen Kezkako N-91 taldea.

Agurra, uztai handi, zinta-dantza eta fandango eta arin-arina egin zituzten. Musikaz Kezkako txistulariak eta Ander Agirrebeña trikitilaria arduratu ziren.

Eiderren argazkiak klik egiten baduzue emanaldi horretako argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue.

2005-05-15_Kezka N-91 Letra Galegoetan Urkizun 106

Azkenik, igande arratsaldean, Gaizka Barandiarani Donostian egin zitzaion omenaldian dantza egitera pare bat ordezkari bidali genituen. Agurra, Boastitzea eta Belauntxingoa egin behar omen zituzten Arkaitz Añorgako dantzariekin. Eta hara nora atzoko Berrian argazki handi batean ageri diren biak, Irati eta Ane, Goikiria eta Lohitzunekin sokan kalejiran dabiltzala.

Hori dena asteburu bakarrean. Eta maiatza erdian gaude oraindik...

Bidaltzailea: oier. 12:09 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (6)

Erantzunak

Re: Musikaldia, San Isidro eta Letra Galegoetan

Aupa neskak oso ondo dantzau gendun ta animo urrengo emanaldietarako, Ane ta Aiert onenak!!! Aupa gu!!

Bidaltzailea: maider eta amaia Noiz: mayo 18, 2005 13:25

Re: Musikaldia, San Isidro eta Letra Galegoetan

AUPA NESKAK, OSO ONDO IN GENUN DANTZA, HORRELA JARRAITU. ANE TA AIERT ONENAK !!!! AUPA GURE TALDEA !!!!

Bidaltzailea: AMAIA ETA MAIDER Noiz: mayo 18, 2005 13:29

Letra Gailegoak Eibarren

Jope, kriston taldia ikusten da argazkixetan. Tira, ensaiuetako izerdixak zeozetako be balio biharko zeben ba. Animo neskak, hurrenguak Euskal Jaia eta dantzari eguna.

Bidaltzailea: ane Noiz: mayo 19, 2005 11:26

Re: Maiatzeko asteburu bete-betea...

Mutxo, mutxo! Ez dakau suerte makala Ane ta nik talde honekin. Iñun neska fiñik badao, gurian.

Bidaltzailea: Aiert Noiz: mayo 19, 2005 23:05

Re: Maiatzeko asteburu bete-betea...

...gainera, uste dot lehenengo aldixa dala argazkixan danak presentable agertzen diana...bueno, han atzian ezkerrian agertzen dan tipo hori kenduta, el del pose metrosexual.

Bidaltzailea: Aiert Noiz: mayo 19, 2005 23:08

Re: Maiatzeko asteburu bete-betea...

Ondo dantza in badou ane eta aierti esker izan da! Eske alako irakasliekin dantza txarto itxen dab enak tiene k ser PATOso

Bidaltzailea: Ainhoa Noiz: mayo 20, 2005 15:41

Erantzun