Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Friday, September 26, 2008

Ezpata-dantzak eta ezteiak Zumarragan

Ezpatek eta axeriek bat egingo dute igandean Zumarragako Antioko baselizan. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko "Ezpata-dantzak eta Ezteiak" ikuskizuna eskainiko da Juan Antonio Urbeltzen

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1304_a

zuzendaritzapean.

Zumarragako ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantza, biak ikusi ahal izango dira Antioko baselizan bertan, eta segidan Axeri-boda ikuskizunak hartuko du elizako aldarea.

Gipuzkoan egiten diren ezpata-dantzen artean tradizio eta errotze sendoenetakoa da Zumarragakoa eta Arrateko ezpata-dantzarientzat aukera aparta Antioko baseliza ederrean dantza egitea.

Ezpata-dantzak eta Ezteiak
Zumarraga, Antioko baseliza
2008ko irailaren 28an, igandean, 19:30etan
Zumarraga Antio ezpata-dantza 2008 9631

Bidaltzailea: oier. 14:53 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun