Abuztuaren 24an, Elgoibarko jaietako egun handian, San Bartolome egunean, soka-dantza plazan zela, Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eta Elgoibarko Udalaren zorion-agurra jaso genuen. Kezka dantza taldearen 50. urteurrena zoriondu eta Elgoibar eta Eibarko dantzariok azken 15 urteotan elkarrekin egindako ibilbidea gogorarazi zuten elgoibartarrek.
Ohi bezala, meza nagusiaren ondoren, soka-dantza ederra eskaini zuten Elgoibartarrek, Haritz dantzari taldea eta Udalaren txistulari bandaren eskutik. Baltasar elkartearen 50.urteurrena ere ospatu zen, eta horregatik, garai batean bezala, Baltasar elkartetik abiatu zen dantzarien soka.
Eibarko dantzariontzat ekitaldi hunkigarria izan zen eta zinez eskertzen dizkiegu elgoibarko lagunei eskainitako hitz eta opariak. Horra elgoibar.org udal gunean argitaratu diren zenbait argazki:

Elgoibartarrek zoriondu gaituzte San Bartolome egunean
Tuesday, September 02, 2008
Bidaltzailea: oier. 15:08 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (2)




Erantzunak
Elgoibartarra septiembre 03, 2008 09:32
oier septiembre 03, 2008 10:58