Munduko ezpata-dantza jaialdirik handiena da Sword Spectacular. 1996an antolatu zen lehen aldiz, eta azken urteotan lau urtetik behin antolatzen da eta Ingalaterrako hiri desberdin batean. 2008an York izan da Sword Spectacular jaialdiaren egoitza, eta bertan izan gara Kezka dantza taldekoak Arrateko Amaren ezpata-dantza aurkeztuz.
Bidaia mamitsua, betea eta bizia izan da zalantzarik gabe. Begiak erne eta oinak arin izan ditugu, eta nahikoa dantza egin eta ikusteko aukera izan dugu.
Jaialdian parte hartu duten taldeen zerrenda eta ordezkaritza izugarria izan da. Txekia, Estatu Batuak, Britainia Handia, Noruega, Austria, Alemania, Italia, Flandria eta Euskal Herriko 40 talde, denak ezpata-dantzariak. Asteburu bakarrean Europako ezpata-dantzaren ikusmira zabal eta aberats bat eskuratu dugu.
York-eko kaleetan dantzan
York Ingalaterrako hiri
zahar eta historikoa da. Harresiak zutik, katedral ederra, kale estu eta xarmadunak… Hiri ederra da benetan, eta York-eko joan
etorri eta dantza emanaldi egin ditugu.
York Theatre Royal
Igande arratsaldean York-eko antzoki nagusian izan zen jaialdiaren emanaldi nagusia. Banan-banan,
talde guztiek beren ezpata-dantza egin genuen, bost orduko iraupena izan zuen
jaialdian. Hori bai, emanaldi erdian etena egin genuen afaltzeko. Kaleetan
elkar ikusteko aukera izan ez genuen taldeekin ere gozatu ahal izan genuen
antzokian.
Harrera
beroa
York-eko ikusleek eta morris dantzariek bero
hartu gaituzte ezpata-dantzari euskaldunak. Gure emanaldietan jendea erruz
pilatzen zen eta gogotik txalo egiten ziguten. Bukaeran, ikusleak eta beste
taldeetako dantzariak hurbiltzen zitzaizkigun zorionak ematera eta gure dantza
eta herriarekiko interesa erakustera. Etxera bueltan ere aipamen goxoak irakurri ditugu: "The Basques
were amazing." dio batek
eta beste batek “Kezka's
performance is tremendous and I look forward to seeing them again.”.
Argazkiak, prentsa, e.a.
- Ezpata-dantzariak York-en, Berria (pdf)
- Ingalaterratik Untzagara zazpi egunetan, DV (pdf)
- Sword Spectacular 2008 jaialdia Yorken. Iñaki Zugastin argazkiak.
- Rappers Online webgunean argazkiak eta bideo batzuk
- Jeroen de Bie gure lagun flandestar eta Lange Wapper-eko dantzari trebearen argazki ederrak.
Dantzari eta txistulariak: Josu Garate, Aiert Ibarbia, Oier Ibarbia, Enrike Izagirre, Ander Fernandez, Oihane Llorente, Jon Lizarralde, Unai Lizarralde, Jose Miguel Laskuarain, Olaia Gabirondo, Irune Orueta, Iraia San Ildefonso, Irati Carballo, Ainhoa Larrañaga, Irati Kortabitarte, Malen Ulazia, Zuriñe Torre, Amaia Recio, Enrike Montero, Iñaki Barua, Oier Araolaza, Joseba Aranzabal, Unai Agirre, Ekhi Zugasti, Luken Aranburu eta Zuhaitz Elejalde. Argazkian ageri ez direnak: Arantza Uriguen, Iñaki Zugasti, Mertxe Etxeberria eta Beatriz Alkorta.




Erantzunak
Erantzunik ez dago.