Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa - Argazki galeriak - Foroa

Gipuzkoa eta Euskadiko eskolar mailako txapelketetan , Deporreko atleta gazteak 15 domina eskuratuta bukatu dute

Infantil nesketan, taldekako txapelketan 3. postua bereganatu dute.

img_jun_07_2010_32_44

 

Zazpi mutil eta hamabi neska izan dira maiatzean zehar jokatu diren txapelketa ezberdinetan parte hartu duten  deporreko atletak. Azpimarragarria, duen baloreagatik infantil neskak (Ainhoa Azpiazu, Maider Bartolome, Jone Beristain, Natalia Cortes, Izaro Fernandez, Ibone Gisasola, Ane Gorosabel eta Cristina Rodriguez), gipuzkoako taldekako txapelketan lortutako 3. postua. Ea denek eman zuten maila bikaina, bakoitzaren marka hobetuz.                   

Urre koloreko lau domina bereganatu dituzte Ainhoa Azpiazuk bi, jabalina jaurtiketan (Gipuzkoa eta Euskadiko txapelduna) eta beste bi Txomin Osorok martxan (Gipuzkoa eta Euskadiko txapeldun).

 Zilar koloreko bakarra, Tomas Vouillozek, Gipuzkoako Jabalina jaurtiketan 2. postua bereganatuta.

Brontzezko hamar, zortzi Gipuzkoako txapelketetan ( 4 Tomas Vouillozek – konbinadak, luzaera, triple eta disco- , 2 Julen Teranek – Altuera eta 2.000 metrotan- , 1 Ainhoa Azpiazuk pisu jaurtiketan eta 1 Andoni Egurrolak luzaera jauzian) eta beste bi Euskadiko txapelketan  (Tomas Vouilloz luzaera jauzian eta Hodei Jainaga jabalina jaurtiketan).

 Azpimarratzeko baita ere Eibarko Klub Deportiboko 4 atleta izan zirela Euskadiko txapelketan Gipuzkoako selekzioarekin eta bakoitzak domina bana eskuratu zuela (bi urre eta 2 brontze). Emaitza hauen ondorioz Txomin Osoro Euskadiko selekzioarekin joango da Lloretera Espainako komunitateen arteko txapelketan parte hartzera. Txominekin batera Ibrahim eta Noumane kadeteak ere bertan izango dira.

Txapelketetako argazkiak ikusteko

 

Bidaltzailea: iosoro. 23:29 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Club Deportiboko atletak Euskadiko Jubenil/Junior txapelketan

Urre bat eta zilarrezko bi medaila

Pello Osoro

Pello Osoro

 

Pasa de asteburuan (10-5-8) Club Deportiboko 4 atleta Anoetako miniestadioan izan dira, Euskadiko txapelketetan parte hartzeko. Emaitza ezin hobeak bereganatu dituzte. Pello Osorok urrea lortu du Pertiga jauzian eta zilarra Jabalina (45.19 metrotaraino bota du) jaurtiketan. Martin Vouillozek zilarra disco (38,25 metrotaraino bota du) jaurtiketan. Bestalde Miguel Churruca eta Nestor Gisasolak 100 metroko karreretan parte hartu dute. Nestorrek finalean sartzea lortu du 12.40ko denbora eginaz.

 

Natalia Ourmakaeva eibarko atletak Espainako unebertsitario txapelketan parte hartu du eta brontzezko domina bereganatu du 4 kiloko pisua 13.45 metrotaraino  botiaz.

 

Bidaltzailea: iosoro. 15:29 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Deporreko Alebin eta Infantilak Gipuzkoako txapelketan

Lau Domina lehen jardunaldian

img_abr_20_2010_27_11

img_abr_20_2010_28_04

Tolosan eskolarteko Gipuzkoako Txapelketaren 1go jardunaldia ospatu da. Bertan Eibarko hainbat atleta izan dira eta emaitza onak lortu dituzte. Ainhoa Azpiazu, Gipuzkoako txapeldun infantila izan da jabalina jaurtiketan. Infantilekin segiz, Tomas Vouilloz 2. izan da jabalina jaurtiketan eta 3. luzera jauzian.  Odei Jainaga 4. izan da jabalina jauriketan.  Ander Gisasola 6. izan da jabalinan eta 13. 1000m oztopotan. Txomin Osoro 9. izan da 1000m oztopo eta luzera jauzian.Izaro Fernandez 6. jauzi hirukoitzean, Cristina Rodriguez 9. altueran eta 11. hirukoitzean, Jone Beristain 10. altueran, eta Natalia Cortes 17. altueran. Ane Gorosabel 12. sailkatu da jauzi hirukoitzean.
Alebinekin jarraituz, Julen Teran 3. izan da 2000 metroko lasterketan eta Andoni Egurrola 4. izan da 60m hesietan. Maider Diez, 17. sailkatu da 2000 mtan.
 
Atzo, bestalde, Unbeko pistan Euskal Herriko Kluben arteko 1go mailako Txapelketa ospatu zen, eta Scania Pamplona talde nafarra izan zen onena. Bigarren Real Sociedad taldea sailkatu zen. Talde honetan Edorta Aranburuzabala eibartarra izan zen altuera jauzian eta mararkarik onena lortu zuen, 2.00m. Hirugarren UPV-EHU taldea sailkatu zen.

Bidaltzailea: iosoro. 15:26 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Juan Jose Malvar Beteranoa Espainako kross txapelduna

Malvar aurtengo Bolunbururen oroimenezkoan

Malvar aurtengo Bolunbururen oroimenezkoan

Pasa den asteburuan A Coruñan ospatu zen Espainiako Kross Txapelketan, Eibarko Klub Deportiboko atleta bat izan genuen parte hartzen. Juan Jose Malvar beteranoa Espainiako txapeldun izendatu zen M65 mailan, hau da, 65 urtetik gorako atleten artean. Atleta beteranoek 6000 metroko lasterketari aurre egin behar izan zioten eta esan bezala, Juan Jose Malvar eibartarra izan zen azkarrena M65 mailan.

Bidaltzailea: iosoro. 22:51 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Eibarko atletak alde batean eta bestean

img_feb_21_2010_19_52

img_feb_21_2010_21_13

Asteburu honetan, Donostiako Belodromoan pista estaliko Euskadiko txapelketa ospatu da eta bertan, Laura Albistegi 4. sailkatu da 1,55m.ko jauziarekin. Ez da bere urteko markarik onena izan baina ez dago gaizki. Natalia Ourmakaevak aldiz, ez du bere egun onena izan eta egin dituen sei jaurtiketak nuloak izan dira. Aipatzekoa da pasa den astean Sevillan jokatutako 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketan, Nataliak 2. postua lortu zuela 12.83m.ko markarekin. Bestalde asteburu honetan baita ere eskolarteko euskadiko kross txapelketa izan dugu Barakaldoko Gorostiza zelaietan. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako selekzioak eta bederatzi klub edo ikastetxerik onenak izan dira (Guztira 68 atleta). Gipuzkoako selekzioakin Txomin Osoro eibartarra izan da eta 22. postuan sailkatu da. Club edo selekzio arteko sailkapenian 4. postua lortu dute hirugarrenakin (Urdaneta) puntuetara berdinduta. Aurreko asteburuan ere izan ziren beste txapelketa batzuk. Euskadiko cross txapelketan, klubeko hiru atletek parte hartu zuten. Kadete mailan, Ibrahim El Moussaoui 8. postuan sailkatu zen. Jubenil mailan, Asier Selas 32. izan zen eta beterano mailan, Juan Jose Malvar 167. izan zen seniorrekin batera korritutako lasterketan. Donostian, bestalde, neguko jabalina jaurtiketako Gipuzkoako txapelketa ospatu zen eta kadete mailan podiumeko hiru lekuak eibartarrentzat izan ziren. Ibrahim El Moussaoui lehenengo, Tomas Vouilloz bigarren eta Txomin Osoro hirugarren izan ziren. Jubenil mailan, Asier Aspiazu izan zen txapelduna

Bidaltzailea: iosoro. 22:18 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Eibartarrak pista estaliko Gipuzkoako txapelketa nagusian

Laura Albistegi (CD Eibar), Natalia Ourmakaeva (Bidezabal) eta Edorta Aranburuzabala (Real Sociedad) Gipuzkoako txapeldun

img_feb_10_2010_55_23

Asteburu honetan ospatu da Donostiako belodromoan Gipuzkoako txapelketa absolutua eta bertan Klub Deportiboko hainbat atleta izan dira. Lehenengo jardunaldia larunbatean izan zen, eta bertan Laura Albistegi altura jauziko txapelaren jabe egin zen, 1,54mko jauziarekin. Bidezabal taldearekin diharduen Natalia Ourmakaeva ere Gipuzkoako txapeldun izendatu zen pisua 13,41mtara bidali ondoren. 60m.ko lasterketako semifinaletan beste lau gazte eibartar izan ziren: Nouamane Houga, Asier Aspiazu, Miguel Churruca eta Unai Lekunberri. Igande goizeko jardunaldian, Real Sociedad taldeko Edorta Aranburzabala txapeldun suertatu da altura jauzian 2,08m gainetik jauzi eginez. 3000mko lasterketan, Ibrahim El Moussaoui 6. izan da eta Asier Selas 8. Martín Vouilloz 7. izan da jauzi hirukoitzean (11,22m) eta 200m.ko semifinaletan aritu da (26.09).

Bidaltzailea: iosoro. 18:53 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Deporreko atletak Donostiako Nazioarteko LV. Krosean

Gipuzkoarrentzat herrialdeko txapelketak ere korritu dira.

img_ene_31_2010_06_47

Zirkuito astuna benetan Zubieta auzoko hipodromoan, ez zen erreza korrika egitea, baina egia esan horrela da krossa; zenbat eta lapats handiagoa izan gehiago disfrutatzen dugu, gutxienez begira gaudenok. Eibarko Klub Deportiboko 12 ordezkari izan ditugu, Donostiako krosean. Hamabi horietatik 8 eskolarteko kategorietan; lau alebin nesketan (Maider Diez, Malen Illarramendi, Ainhoa Martinez eta Maialen Martinez); 2 alebin mutiletan (Julen Teran eta Eneko Gisasola), maila honetan Julenek berriz ere aurreko muturrean egon da eta azken sprinean 5. sartzea lortu du; infantil mutiletan (Txomin Osoro eta Ander Gisasola), punta-puntan ibili ez badira ere Txominek 13. postua lortu du. Federatu kategorietan 4 ordezkari baino ez ditugu izan, denak mutilak. Ibrahim El Moussaouik 7. bukatu du kadete kategorian. Asier Selas jubeniletan, Jonan Rodriguez Seniorretan eta Juan Jose Malvar Beteranoetan izan dira gure beste ordezkariak Gaurkoarekin Gipuzkoako krosak bukatu dira eta hemendik aurrera pistan murgiltzen hasiko dira Deportiboko atletak; maila honetan krosean baino ordezkaritza zabalagoa izango da. Zorionak eta jarraitu horrela aurten krosetan parte hartu duzuen atleta guztiok. Donostiako kroseko argazkiak ikusteko

Bidaltzailea: iosoro. 23:06 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

LXVII JUAN MUGERZAren (Elgoibar) oroimenezko krossean Deporreko 12 atleta

Julen Teran Alebina 5. sailkatu da

img_ene_24_2010_36_22

Gaur Elgoibarren korritutako LXVII JUAN MUGERZAREN oroimenezko krossean Deporreko 12 atleta izan ditugu partaideen artean. Nesken arteko ordezkari bakarrak Maider, Ainhoa eta Maialen izan dira; (Alebin kategorian). Aldiz mutiletan, Juniorren lasterketan izan ezik, beste karrera guztietan ordezkariak izan ditugu.Alebinetan (Julen, Andoni eta Eneko), Infantiletan (Txomin, Ander eta Tomas), Kadeteetan (Ibrahim), Jubeniletan (Asier) eta Seniorretan (Jonan). Seniorren karrerako maila kontutan hartuta, Jonan Rodrigezek gaur ere karrera polita egin du 51. tokian bukatu bait du eta Elgoibarren “doblatu” eta erretiratua ez izatea sarritan ez da gutxi. Bestalde gaur ere azpimarratzekoa izan da JULEN TERAN atletak egindako karrera; 5. postuan bukatzea lortu bait du. Datorren astean Donostiako krossa (aurten Gipuzkoako txapelketa) dugu eta hango berriak ere idatziko ditugu gure Web honetan

Elgoibarko korsseko argazkiak ikusteko

Bidaltzailea: iosoro. 23:33 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)