Argazki Erakusketak Eibarren / Exposiciones fotográficas en Eibar

EIBARKO KLUB DEPORTIBOA ARGAZKI TALDEA

 abenduak 14 diciembre – urtarrilak 6 enero PORTALEA

 

 

Textua: e-kultura

 

 Portalea inaugura el 14 de diciembre la exposición colectiva del grupo de fotografía del Club Deportivo de

Eibar. Se trata de una muestra que llega todos los años a la casa de cultura eibarresa por estas fechas y

en la que los fotógrafos de la comisión pueden exponer sus últimos trabajos. En esta ocasión, alrededor de

30 fotógrafos mostrarán sus obras en esta exposición colectiva, cada uno de ellos presentará entre dos o

tres fotografías. La temática, al igual que en anteriores ediciones, será libre y se podrán ver diferentes técnicas

y estilos.

 

Izen handiko argazki-taldearen erakusketa

Urtero bezala, aurten ere heldu da Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek data hauen baitan Portalean egin ohi duten erakusketa kolektiboa gauzatzeko garaia, abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra ikusgai egongo dira argazkilari trebeen lanak. Taldeak izen handia hartu du azken urteotan eta erreferentzia bilakatu da, Euskal Herrian ez ezik, baita estatu mailan ere, hein handi batean 2009. urtean Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala eskuratu zutenetik.

Artista handiak daude taldean eta lan ederrak aurkezten dituzte urtero. Gaur egun 30 lagun biltzen dira astearte eta ostegun guztietan Klub Deportiboan, eta adibidez, indibidualki erakusketak egiten ausartzen ez diren argazkilarientzat aukera paregabea izaten da kolektibo gisa urtero egiten duten hau. Kide bakoitzak bizpahiru lan aurkezteko tartea izaten du.

Egun adin guztietako 54 artistak osatzen dute Klub Deportiboko argazkilaritza komisioa, urtetik urtera argazkilari gehiago hurbiltzen da taldearen parte izateko gogoz. Kolektibo bezala zein indibidualki erakusketa ugari egiten dituzte urtero, Espainia mailan prestigio izugarri duen taldea dugu eibartarra.

Argazkigintza ardatz

Taldea osatzen duten kideek pasio bat bera dute komunean: argazkilaritza. Gainera, ez dira soilik argazkiak egitera mugatzen, argazkigintzaren inguruko guztiak jendeari erakutsi eta irakasten ahalegintzen dira. Urtean hiru ikastaro eskaintzen dituzte, eta hilero Portalea tabernan, Ambigún eta Klub Deportiboan erakusketak antolatzen dituzte. Muestra hauetako protagonista asko estatu mailan argazkigintzaren gorenean dauden profesionalak izaten dira, lehen aipatu bezala arrakasta nabarmena baitu argazkilaritza komisioko lagunek egiten duten lanak, esaterako, Klub Deportiboko erakusketa guztiak lotuta daude 2013rako.

 


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *