Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Wednesday, July 30, 2008

Goimendiko ermitaren itzalean soka-dantzan

Eguraldi ederra egin digu aurten ere Goimendin. Uztailaren 25a jai izan da aurten berriz, eta beraz, Santiago egunean bertan ospatu da erromeria Gomendin, Azurtza baserriaren ondoko Santiago ermitan.

Izer eta Lutxurdixo trikitixarekin, Joxe Agirre eta Peņagarikano bertsotan, umeentzat jolasak, eta kezkakoak soka-dantzan, horixe zen meza osterako plana. Soka-dantzarako kuadrila polita nahiko erraz juntatu zen. Josu Garatek Azurtzakoa zuen aita, eta berak egiten ditu aurreskulari lanak bertan. Enrike Izagirrek egin zituen atzesku lanak, eta Joseba Aranzabal eta Luken Aranburu aritu ziren zerbitzari lanetan. Andoni Altzibar txistuarekin eta Iņaki Barua atabalarekin aritu ziren soka-dantza jotzen, eta azken fandango eta arin-arina Izer eta Lutxurdixok jo zuten.

Zuhaitzek inguratuta eta eguzpi printzak tarteka sartzen direla kolore ederrak agertzen dira beti Goimendiko soka-dantzaren argazkietan.

Goimendi soka-dantza 2008 010

Goimendi soka-dantza 2008 063

Goimendi soka-dantza 2008 070

Goimendi soka-dantza 2008 103

Bidaltzailea: oier. 14:39 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (2)

Trokeo- eta sorgin-dantza txistulari alardean

Egutegi eta azpiegitura arazoak media dezente atzeratu da txistulari alardea Eibarren, eta azkenean, ekainaren 14an, Kezkakook dantzari eguna ospatzen genuen egunean bertan egokitu zen. Larunbat  horretan doblete egin genuen beraz, iluntzean emanaldia Untzaga plazan eta gauean beste pare bat dantza Coliseo antzokian.


Usartza txistulari taldeak antolatutako alardean bi saio egin genituen. Lehenengo serio-antzean jardun genuen Arrateko trokeo-dantzako bi pieza eskainiz: makila-handiena eta brokel-makilena. Bien musika Jose Miguel Laskurain-ek, alardearen zuzendariak berak, prestatutakoa da, eta beste Alarde batzuetan ez bezala, gurekin normalean jotzen duten txistulari talde txikiak jo zituen dantzak, dantzarien eta dantzaren gora-behera erritmikoetara malgutasunez egokitu ahal izateko.

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8763


Ondoren, Lasarte-Oriako sorgin-dantza eskaini genuen. Saiatu ginen serio-demonio eta ahalik eta zorrotzen dantzatzen, baina ikusten denez mutilak neska jazteko ohitura zahar eta arrunta, barregarria gertatzen da berez, bai ikusleentzat eta bai parte hartzaileentzat ere. Bitxiak gara gero!

Dantzariak: Josu Garate, Irati Carballo, Eneritz Ganboa, Malen Ulazia, Unai Agirre, Esther Kareaga, Joseba Aranzabal, Zuhaitz Elejalde, Oier Araolaza, Ekhi Zugasti, Olaia Gabirondo, Ander Fernandez, Irune Orueta, Luken Aranburu, Zuriņe Torre, Oihane Llorente, Oier Ibarbia eta Irati Kortabitarte.


2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8740

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8802

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8811

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8859

Bidaltzailea: oier. 14:39 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (1)

Tuesday, July 29, 2008

Batzar Nagusiak Eibarren

Gipuzkoako erakunde politiko zaharrenetakoa dira Batzar Nagusiak. Ego Ibarra gunean jaso dutenez 1387tik dauka ordezkari bat Eibarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Luzaroan izan da erakunde ibiltaria, baina  hala ere, historia luze horretan birritan baino ez dira bildu Batzar Nagusiak Eibarren. Lehenengoa 1985ean izan zen, eta aurten, 2008an bildu dira berriz.

Uztailaren 2an elkartu ziren Batzar Nagusiak Eibarren, eta Udaletxean egin zuten bilerara sartu aurretik ongi etorriko protokoloa dantzatu genuen Kezkakook Usartza txistulari taldearekin. Aurreskuaren inflazioak erabat debaluatu du protokolo-dantza hori, baina horren aurrean ezpata-dantzak distira handia izaten jarraitzen du.

Udaletxeko arkupeetatik irten eta ezpata-dantza egin genuen plazaren erdian, korrikaldi azkar bat eta Udaletxeko arku nagusian zubia eginez.

Oihane Llorente, Luken Aranburu, Enrike Izagirre, Oier Ibarbia, Zuhaitz Elejalde, Nagore Ugalde, Esther Kareaga, Irati Carballo, Malen Ulazia, Eider Agirrebeņa eta Ainhoa Aldazabal aritu ziren ezpata luzeekin, Josu Garate, Irati Kortabitarte, Irune Orueta eta Ander Fernandez ezpata txikiekin, eta Oier Araolaza buruzagi.

2008-07-02_Batzar-Nagusiak-Eibarren_FL 017

2008-07-02_Batzar-Nagusiak-Eibarren_FL 037

2008-07-02_Batzar-Nagusiak-Eibarren_FL 039

Bidaltzailea: oier. 16:34 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Amaņako jaietan Arrateko dantzak

Amaņa auzoko jaien 30. urteurrena ospatzeko bertako jaien antolatzaileak,

2008-07-12_Kezka-Amaņa_IZ_0104

Jose Antonio Alberdi "Goma2"eko ahalegin berezia egin zuen Kezka dantza taldea bertan izan zedin. Urte osoa izan genuen atzetik Goma eta azkenean bertan izan ginen noski, uztailaren 12an.


Arrateko dantzak egin genituen, ezpata-dantza eta trokeo-dantza. Irailetik aurrera nagusien taldean arituko diren zenbait dantzari taldean sartzen joateko ondo etorri zen eta Luken bakarlari lanetan estreinatu zen, brokel-makilenean zortzikoa dantzatuz.

Ander Fernandez, Irune Orueta, Irati Kortabitarte eta Oier Ibarbia aritu ziren azkendari lanetan eta Oier Araolaza buruzagi. Trokeo-dantzan Irati, Luken eta Oier A-k egin zituzten bakarlai lanak, eta ezpata-dantzan eta trokeo-dantzan aritu ziren dantzariak: Ekhi Zugasti, Luken Aranburu, Unai Agirre, Oihane Llorente, Ainhoa Larraņaga, Izaskun Alberdi, Olazi Agirrebeņa, Joseba Aranzabal, Olaia Gabirondo, Amaia Rodriguez, Malen Ulazia, Irati Carballo, Miren Baranguan, Ainhoa Aldazabal, Maider Otaola eta Eider Agirrebeņa.

Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero eta Iņaki Barua izango genituen musikari lanetan.

2008-07-12_Kezka-Amaņa_IZ_0001 2008-07-12_Kezka-Amaņa_IZ_0017 2008-07-12_Kezka-Amaņa_IZ_0116 <

Bidaltzailea: oier. 15:55 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Wednesday, July 23, 2008

Dultzaineroak soka-dantzan

San Juan egunean egin ohi dugun soka-dantzan gonbidatu bereziak izan ditugu aurten. Eibarren predikamendu handia dago dultzaineroekin. Izan ere, 100 urtetik gora dira Lizarrako dultzaineroak etortzen direla San Juan jaien hasierarako, eta azken 61 urteetan Miguel Angel Elizaga etorri da hutsik egin gabe. Aurten azkena zuela eta omenaldia egin zitzaion. Beraz, dultzaineroak izan genituen San Juan eguneko soka-dantzan partaide. Miguel Angel Elizagarekin batera, honi erreleboa hartuko dioten Salvador Martínez, Juan Carlos Duņabeitia eta Gorka Sarasa, eta jaietako zinegotzia, Jabier Zorrakin atera ziren sokan.

2008-06-24_Eibar_Soka-dantza_FL_1612


Oier Araolazak egin zituen aurreskulari lanak, Josu Garatek atzeskuarenak, eta Oier Ibarbia eta Ekhi Zugasti aritu ziren zerbitzari lanetan. Sokan Kezkako eta Haritzeko dantzariak: Ander Fernandez, Jokin Salegi, Luken Aranburu, Sergio Agirregomezkorta, Unai Agirre, Jael Lizundia, Joseba Aranzabal, Unai Usatorre eta Enrike Izagirre. Neskak: Irati Kortabitarte, Irune Orueta, Zuriņe Torre, Malen Ulazia, Olaia Gabirondo, Oihane Llorente, Izaskun Alberdi, Eider Agirrebeņa, Ainhoa Aldazabal, Amaia Rodriguez, Eneritz Ganboa, Maider Otaola eta Ane Urresti. Usartza txistulari taldeak maisuki jotako doinuekin dantzatu genuen soka-dantza beste behin.

2008-06-24_Eibar_Soka-dantza_FL_1666

Bidaltzailea: oier. 11:31 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Ikasturte bukaerako emanaldia normaltasunez

Ekainaren 14an ospatu genuen Eibarko Dantzari Eguna. Dantza Eskolako ikasleentzat ikasturte bukaerako emanaldia izaten da ekitaldi hau eta Kezkako dantzariek urtero errepertorio zehatz bat mimoz prestatu eta aurkezteko baliatzen dugu. Gora-behera handirik gabe, ezusterik gabe, normaltasunez joan zen ekitaldia, eta hori ere bada poztekoa!

2008-06-14_Kezka-dantzari-eguna_FL_207


Eguraldiak lagundu zuen eta horrelakoetan Untzaga plazak itxura ederra izaten du -armailak ikuslez betetzen badira behintzat- eta oraingoan halakoa zuen.

Gipuzkoako dantzak izan Kezka dantza taldeak eskaini zuen emanaldiaren osagai nagusia. Arratsaldeko 19.30etan hasiko zen dantza emanaldia. Kezkako txistulariak, Andoni Altzibar, Felix Elortza eta Iņaki Barua eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariak arduratu ziren Dantzari Egunean musika zuzenean jotzeaz dantzariei.

2008-06-14_Kezka-dantzari-eguna_FL_280


Nafarroa, Araba, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako dantza tradizionalak eskaini zituzten Kezka dantza eskolako ikasleek, eta Kezka dantza taldeko dantzariek Gipuzkoako dantzen sorta bat dantzatu zuten. Orain 15 urteko Elgoibarko Haritz dantzari taldearekin ikasitako Gipuzkoako dantzen sorta eskaini genuen: erreberentzia, ezpata-dantza, uztai-handiena, brokel-makil eta makil-handien jokoak, zinta-dantza eta uztai txikiena.

2008-06-14_Kezka-dantzari-eguna_FL_222

Bidaltzailea: oier. 10:19 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Tuesday, July 15, 2008

Ibartzabal eta beste hamaika arku-dantza

Ekainaren 1ean ospatu genuen Eibarren Euskal Jaia eta Ezpalak jaialdia. Aurten arku-dantzak ziren Iruņea eta Eibarren antolatzen dugun nazioarteko dantza tradizionalen jaialdiko gai nagusia, eta atzerritik (Tolouse, Burgos, Galizia) eta Euskal Herritik (Oņati, Aņorga, Iruņea) etorritako taldeak izan genituen jaialdian. Ezpalak 2008 jaialdiak eman zuenaren berri laster (espero) izango duzue jaialdiaren blogean bertan.


Eibarko dantzariontzat jai egun berezia izaten da

2008-06-01_Eibar-ezpalak_FL_0077

Euskal Jaia, lana, dantza eta festa uztartzeko aukera ematen duena. Lana Kezkaren dantza eskolako ikasle guztiak ateratzen baitira egun horretan dantzara, eta beti dagoelako eroritako zapi bat eta okertutako gerriko bat ongi jarri beharra. 120 ikasle ditugu dantza eskolan eta arku-dantzak egitea nahi genituela eta, nahikoa lan izan dugu aurten denontzat uztai bana aurkitzen!

Ibartzabal arku-dantza

Kanpotik arku-dantzak zetozela eta etxeko arku-dantza bat dantzatu behar genuen.

2008-06-01_Eibar-ezpalak_FL_0050

Eta lozorroan zegoen aspaldiko dantza bat esnatzea pentsatu genuen. Ibilbide kuriosoa izan du Ibarzabal arku-dantzak. Eibarren XIX. mendean dantzatu ohi zela pentsatzen da, eta XX. mende hasieran, 1908an, Eibarren ospatu ziren Lore Joko edo Euskal Jaien aitzakitan prestatu eta plazaratu zen. Hamazazpi dantzari aritu ziren arku-dantza hori egiten orduko hartan. Baina emanaldiak ez zuen segidarik izan. 1940ko hamarkadan Gregorio Santa Cruz-ek, 1908ko hartan dantzatu zuten dantzari batzuen laguntzarekin berpiztu eta egokitu zuen dantza. 1948an izan zen re-estrenoa, eta hartarako 13 neska prestatu zituen.

2008-06-01_Eibar-ezpalak_FL_0070

Harrezkero neskek egin izan dute dantza hori. 1998an dantzatu genuen Kezkan azkenengoz modu horretan, Gregorio Santa Cruz-en jaiotzaren 100 urteurrenean. 2008an, neskak eta mutilek, denok batera dantzatu dugu Ibarzabal arku-dantzan Ezpalak jaialdiaren aitzakian.

...eta festa

Euria izan dugu berriz ere Euskal Jaian, eta ondorioz, Ezpalak jaialdiaren emanaldi nagusia Coliseo antzokian burutu zen. Plazan egingo genuen gustura, baina ezinezkoa gertatu zen eta antzokira jo genuen. Eta bigarren aukera ere ez da txarra! Coliseoa antzoki beroa da, hurbilekoa. Dantzak ikusteko eszenatoki polita du, ikusleen eserleku guztietatik primeran ikusten da dena eta dantzari eta ikusleen arteko gertutasunak goxotasuna ematen dio emanaldiari. Euriak beraz ez zuen giroa hoztu, berotzen lagundu baino!

Eta emanaldiaren ondoren bazkaria Untzagan jarritako karpan eta ondoren festa, erromeria, Patxi eta Konpainiarekin.

Bidaltzailea: oier. 11:48 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Thursday, June 12, 2008

Casa Cantabriak 50 urte

Pasa den ekainaren 7an, Eibarko Kantabria Etxearen urrezko ezteien ospakizunak izan dira. Hori dela eta, Kezka dantza taldeak, urteurrenean parte hartzeko gonbidapena jaso zuen Eibarko Galizia Etxekoekin batera.2008-06-07_Casa-Cantabria-50-urte<u>OA</u> 031

Irati Kortabitarteren eta Oier Ibarbiaren N-91ko ikasleek Gipuzkoako dantzak eskaini zituzten Eibarko Untzaga plazan: erreberentzia, uztai handien dantza, zinta-dantza eta bukatzeko fandango eta arin-arina. Txistulariak Felix Elortza, Andoni Altzibar eta Iņaki Barua izan ziren.

Bidaltzailea: oier. 09:32 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Wednesday, June 04, 2008

Sword Spectacular, ezpata-dantza guztien ama

Munduko ezpata-dantza jaialdirik handiena da Sword Spectacular. 1996an antolatu zen lehen aldiz, eta azken urteotan lau urtetik behin antolatzen da eta Ingalaterrako hiri desberdin batean. 2008an York izan da Sword Spectacular jaialdiaren egoitza, eta bertan izan gara Kezka dantza taldekoak Arrateko Amaren ezpata-dantza aurkeztuz.

2008-05-24_York-swordspec_IZ_6287-rek

Bidaia mamitsua, betea eta bizia izan da zalantzarik gabe. Begiak erne eta oinak arin izan ditugu, eta nahikoa dantza egin eta ikusteko aukera izan dugu.

Jaialdian parte hartu duten taldeen zerrenda eta ordezkaritza izugarria izan da. Txekia, Estatu Batuak, Britainia Handia, Noruega, Austria, Alemania, Italia, Flandria eta Euskal Herriko 40 talde, denak ezpata-dantzariak. Asteburu bakarrean Europako ezpata-dantzaren ikusmira zabal eta aberats bat eskuratu dugu.

2008-05-25_York-sword-spectacular_IZ_6693

York-eko kaleetan dantzan

York Ingalaterrako hiri zahar eta historikoa da. Harresiak zutik, katedral ederra, kale estu eta xarmadunak… Hiri ederra da benetan, eta York-eko joan etorri eta dantza emanaldi egin ditugu.

2008-05-24-York_swordspec_BA-888

Larunbat goizean kalejira egin genuen York-eko kaleetan jaialdian parte hartzen genuen talde guztiek, eta ondoren, hiriko txoko desberdinetara jo genuen emanaldi laburrak eskaintzeko. Lau emanaldi eskaini genituen larunbatean eta beste horrenbeste igandean.

York Theatre Royal

Igande arratsaldean York-eko antzoki nagusian izan zen jaialdiaren emanaldi nagusia. Banan-banan,

talde guztiek beren ezpata-dantza egin genuen, bost orduko iraupena izan zuen jaialdian. Hori bai, emanaldi erdian etena egin genuen afaltzeko. Kaleetan elkar ikusteko aukera izan ez genuen taldeekin ere gozatu ahal izan genuen antzokian.

2008-05-25_York-sword-spectacular_IZ_7259



Harrera beroa

York-eko ikusleek eta morris dantzariek bero hartu gaituzte ezpata-dantzari euskaldunak. Gure emanaldietan jendea erruz pilatzen zen eta gogotik txalo egiten ziguten. Bukaeran, ikusleak eta beste taldeetako dantzariak hurbiltzen zitzaizkigun zorionak ematera eta gure dantza eta herriarekiko interesa erakustera. Etxera bueltan ere aipamen goxoak irakurri ditugu: "The Basques were amazing." dio batek eta beste batek “Kezka's performance is tremendous and I look forward to seeing them again.”.

Argazkiak, prentsa, e.a.

Etxeko komunikabideek ere jaso dute York-era egindako txangoaren berri:

Argazkiak:

2008-05-24_York-sword-spectacular_IZ_6153Dantzari eta txistulariak: Josu Garate, Aiert Ibarbia, Oier Ibarbia, Enrike Izagirre, Ander Fernandez, Oihane Llorente, Jon Lizarralde, Unai Lizarralde, Jose Miguel Laskuarain, Olaia Gabirondo, Irune Orueta, Iraia San Ildefonso, Irati Carballo, Ainhoa Larraņaga, Irati Kortabitarte, Malen Ulazia, Zuriņe Torre, Amaia Recio, Enrike Montero, Iņaki Barua, Oier Araolaza, Joseba Aranzabal, Unai Agirre, Ekhi Zugasti, Luken Aranburu eta Zuhaitz Elejalde. Argazkian ageri ez direnak:  Arantza Uriguen, Iņaki Zugasti, Mertxe Etxeberria eta Beatriz Alkorta.

Bidaltzailea: oier. 16:04 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Friday, May 30, 2008

Arku-dantzak Euskal Jaiaren asteburuan

Hemen da Eibarko Euskal Jaiaren asteburu indartsuena, eta igandean izango dugu Eibarren Ezpalak jaialdia (larunbatean Iruņean), aurten arku-dantzen inguruan antolatu duguna.

Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia ospatuko da bihar
(larunbata) eta etzi (igandea) Iruņean eta Eibarren. Frantzia
(Toulouse), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa
(Iruņea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Aņorga, Oņati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dute Ezpalak 2008 jaialdian. Azken orduan Chimiche (Kanariar irlak) herriko taldeak kale egin du hegazkin txartelekin gertatutako arazo baten ondorioz.

Ibarzabal, 100 urte ondoren

Gregorio Santa Cruz-en liburuan azaldutakoaren arabera arabera, "Ibarzabal arku-dantza azken aldiz 1908an egin zuten, Eibarren ospatu ziren Euskal Jaietan. Ordukoan Jose Azpiazuk gidatuta eta, besteak beste, Eulogio Garate, Fernando Garate eta Candido Arrizabalaga partaide zituen taldeak dantzatu zuen. 1948an Santa Cruzek, Eulogio Garatek emandako argibideetan oinarrituta, moldatu zuen dantza berriz. Baina, azalpenean argitu bezala, moldaketa emakumeentzat eta dantzari kopurua 17tik 13ra murriztuz egin zuen Santa Cruzek". 

Aurten 100 urte ospatzen dira Lore Jokoak Eibarren ospatu zirela eta besteak beste Antxon Narbaizak ospakizun horri buruz prestatu duen liburua  argitaratu du Ego Ibarrak. Hori guzti hori gogoan argi geneukan zein arku-dantza egingo genuen Ezpalak jaialdian Eibarko dantzariok. Eibarren badira urte batzuk ez dugula dantzatu eta oraingoan 1908ko emanaldia gogoan, mutil eta neska, denok dantzatuko dugu Ibarzabal arku-dantza.

Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia
Iruņean, maiatzaren 31an, larunbatean, 18:00etan Burgoen Plazan.
Eibarren, ekainaren 1, igandean 12:30etan Untzaga Plazan

Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia

Bidaltzailea: oier. 12:34 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Wednesday, May 21, 2008

Soka-dantza San Juanetako kartelean

Kezka dantza taldeko Joseba Aranzabal-ek irabazi du Eibarko San Juan jaietako kartel lehiaketa. Soka-dantza zabal eta eder batekin osatu du kartela Josebak eta irudi bizi eta koloretsu horrek irabazi du saria. Zorionak Joseba!! san juanak 2008-480p

Bidaltzailea: oier. 10:30 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)

Monday, May 19, 2008

York-era goaz, Sword Spectacular jaialdira

Ingalaterra, York-era (zaharrera...) goaz datorren asteburuan. Ezpata-dantzen munduko jaialdi handienean parte hartuko du Kezka dantza taldeak. Maiatzaren 23tik 26ra ospatuko da York-en International Sword Spectacular jaialdia eta Arrateko ezpata-dantza erakutsiko du bertan Eibarko dantza taldeak.

2007-09-08_Arrate_FL_6962


9 herrialde, 50 ezpata-dantza talde eta 700 ezpata-dantzari bilduko ditu asteburu honetan Ingalaterrako York hiri zaharrean Sword Spectacular jaialdiak. Italia, Alemania, Txekia, Beljika, Noruega, Austria, Estatu Batuak eta Ingalaterrako taldekin batera Euskal Herriko ezpata-dantzen ordezkaria izango da Eibarko Kezka dantza taldea.

Lau urtetik behin ospatzen da Sword Spectacular. Larunbat eta igandean York-eko kaleak Europa eta Ameriketako ezpata-dantzek beteko dituzte, eta igande arratsaldean emanaldi berezia eskainiko dute taldeek York Theatre Royal antzokian.

Hilt and point

Europako dantza tradizio zahar eta zabalduenetakoa dugu ezpata-dantzena. Sei, zortzi, hamabi edo hogei dantzari, apaingarriak buru eta bularrean, txintxarriak belaun azpian eta ezpatak eskuetan. “Hilt and point” alegia “heldulekua eta punta” motako ezpata-dantzak bilduko ditu Sword Spectacular jaialdiak.

Horrek esan nahi du dantzariek ezpatak elkarri ematen dizkiotela, batek heldulekutik hartzen du ezpata eta besteak puntatik, eta horrela katea eta formazio bereziak osatzen dituzte.

Mota honetako ezpata-dantzak oso zabalduak daude Europan barrena eta XV. mendetik ezagutzen dira. Ingalaterrako hiri historiko ederrenetakoa batean, York-en buruko da jaialdia.

Ikusi eta ikasi

Arrateko ezpata-dantza erakusteaz gain, ezpata-dantzei buruz ikasteko aukera bikaina izango da Sword Spectacular. Antwerpen-eko Lange Wapper-eko lagunak agurtu, 2006-05-27-Ezpdantz-FelipeLoyola_491 Italia, Noruega edo Txekiako ezpata-dantzak ezagutu, Estatu Batuetako Orion Longsword taldeak eskainiko duen ikastaroan parte hartu eta ezpata-dantzen alorreko adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu. Izan ere, Stephen  Corrsin, Elsie Dunin eta Ivor Allsop-en hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu York-en.

Corrsin ezpata-dantzen alorreko nazioarteko aditua da, gai honi buruzko liburu bikain baten egilea (euskal ezpata-dantzen inguruko erreferentzia bilduma onena dakar bere liburuak!) eta Pospí?il ikertzaile txekiarrak XX. mende hasieran Europan barrena (Euskal Herrian ere bai) egindako ezpata-dantzen filmazioak izango ditu mintzagai.

Kezka dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko opari bikaina izango da York-era egingo dugun bidaia.

Bidaltzailea: oier. 16:21 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (2)

Friday, May 16, 2008

Batista Kojuarentzat Eguen Zuri premixua

Batista Kojuak irabazi du Arrate Kultur Elkarteak antolatzen duen XI. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa. Bueno, Batista Kojuak baino Fernando Retolazak irabazi du, dantza taldearen jarraitzaile eta erretratatzaile fina den deportiboko argazkilariak. Koko-dantzetan ateratako honako argazki honetatik abiauta eta horrekin jolastuz lortutako irudiaren irabazi du saria.

2008-01-26_Koko-dantzak_FR_altzubarren_21

Zorionak eta eskerrik asko Fernando!

Bidaltzailea: oier. 13:01 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (0)