Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Saturday, March 01, 2008

Urteko Batzar Nagusiaren laburpena

Zuzendaritza Batzordea eta 25 bat bazkide bildu ziren otsailaren 29an egin zen Deporreko urteko Batzar Nagusian.

Aurreko Batzarraren akta irakurri ostean, presidenteak esker hitzak izan zituen bazkide, zuzendaritza eta bi urte hauetan laguntzen ibili diren pertsona guztiei eta urtean zehar egiten diren ekintza kopurua haziz doala nabarmendu zuen.

Diru kontuak eta bazkideen gora-beherak ezagutu ondoren, Zuzendaritza Batzordearen kideen berritzea egin zen. Batzarrean iñork proposamenik egin ez zuenez, Zuzendaritza Batzordearen proposamena onartu zen. Hauek izan ziren berritu ziren karguak:

  • Mendi Batzordea: Antton Aldalur
  • Pilota Batzordea: Josu Arrillaga
  • Xake-joko Batzordea: Jon Arana
  • Leize-ikerle Batzordea: Jose Javier Berasategi
  • Urpeko-ekintzen Batzordea: Asier Eraso
  • Atletismo Batzordea: Iker Sasieta eta Igor Amorrosta
  • Klubaren presidentea: Mikel Larreategi

Galdera eta erreguen ostean, bertaratutakoei afari-merienda bat eskaini zitzaien.

Bidaltzailea: erral. 13:00 Atalak: Ekintzak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun