Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren otsailaren 29an, ostirala, egingo den urteko ohiko Batzar Nagusira. Batzarra 19:30tan izango da lehenengo deialdian, 20:00tan bigarren eta azken deialdian.
Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:
- Aurreko akta irakurri eta onartzea
- Presidentearen txostena
- Kontuen gora-beherak
- Bazkideen gora-beherak
- Zuzendaritza karguen berritzea
- Galdera eta eskariak
Bostgarren puntuari dagokionez, batzorde-buru postuak betetzeko nahia duten bazkideek, Zuzendaritza Batzordea horren jakinaren gainean jarri beharko lukete Batzarra baino egun batzuk lehenago, nahiz ete Batzarrean bertan ere aurkez daitezkeen.
Hauek dira bete beharreko postuak:
- Mendi taldearen batzorde-burua
- Pilota batzorde-burua
- Xake-joko batzorde-burua
- Leize-ikerle taldearen batzorde-burua
- Urpeko ekintzen batzorde-burua
- Atletismo batzorde-burua
- Klubaren presidentea
Eibarren, 2008ko otsailaren 14an
Sinatua: Mikel Larreategi Arana Zuzendaritza Batzordearen Presidentea
Erantzunak
Erantzunik ez dago.