Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Friday, February 02, 2007

Urteroko Batzar Nagusia

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten diegu otsailaren 9an arratsaldeko 19:30tan lehenengo deialdian eta 20:00tan bigarren deialdian egingo den urteko Batzar Nagusira. Hauxe izango da batzarraren GAI ORDENA:

  1. Aurreko Batzarraren Akta irakurri eta onarzea.
  2. Kontuen gora-beherak.
  3. Bazkideen gora-beherak.
  4. Zuzendaritzako kargoak berriztea.
  5. Galderak eta erreguak.

Laugarren puntuari buruz esan, batzordeburu hutsuneak betetzeko, interesatua Zuzendaritza Batzordearekin jarri behar dela harremanetan egun batzuk lehenago. Hautagaitzak Batzarrean bertan ere aurkez daitezke.

Bete beharreko hutsuneak hauek dira:

  • Eski Batzordearen Presidentea.
  • Kezka Dantza Taldearen Presidentea
  • Argazkilaritza Batzordearen Presidentea.
  • Kultura Batzordearen Presidentea.
  • Txirrindularitza Batzordearen Presidentea.

Batzarrera sartzeko bazkide-agiria eskatuko dugu.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

PRESIDENTEA

Eibarren, 2007ko otsailaren 2an

Bidaltzailea: erral. 20:25 Atalak: Ekintzak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun