Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Juan San Martin, deportiboko presidente ohia, euskaltzain eta idazlea hil da

El Club Deportivo Eibar lamenta su perdida y muestra su condolencia por el fallecimiento de Juan San Martin

Juan San Martin euskaltzain eta idazle eibartarra gaur (2005-05-30) goizaldean hil da. Lan oparoko idazlea, euskalari eta ikerlari ezaguna, euskaltzain osoa 1964tik, eta EAEko lehen Ararteko izandakoa.

Hiletak bihar, asteartea, izango dira Hondarribian, arratsaldeko 7etan. Hurbilenekoei, doluminak, Eibarko Klub Deportiboaren izenean.

Juan San Martin Ortiz de Zarate "Otsalar"

Eibarren jaio zen 1922ko ekainaren 23an. Autodidakta, zenbait ogibideen artean, Euskarazko irakaslea izan da Eibarren. 1964an Euskal Idazkaritza taldeak “Lauaxeta” kazetaritza saria eman zion. Euskaltzaindiaren Lehendakari ordea, Tekniker, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi taldeen partaide, besteak beste. 1989an Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriko Arartekoa izendatu zuen. Egan aldizkariaren zuzendaria izan zen. Literaturan olerkiak, ipuinak, itzulpenak eta kritika landu ditu. Anitz gairi buruz idatzi ohi du: artea, etnografia, historia, musika… eta bera da, dudarik gabe, Eibarrek eman duen idazlerik oparoena eta Eibarko gaiak gehien landu eta ikertu dituena.

Datorren barixakuan zan Eibarko Udala Juanito herriko seme kuttun izendatzeko, Toribio Etxebarriarekin batera Eibarko XX. Mendeko historia intelektualeko izen haundia.

Juan San Martini buruzko datu gehiago Eibar.ORG webgunean

Egoibarra.com - (eibarko udala) weborrian ere

Bibliografia eta datu gehiago susatu.com webgunean

Ikus ere gipuzkoakultura.net

Juan San Martinen idazkiak euskarri originalean irakurtzeko aukera. 1964tik 1975era arteko urteetan Kezka aldizkariaren hasierako zenbakietan kaleratutako testuak aukeratu ditugu. Ikus kezka-Eibarko Klub Deportiboko aldizkaria

Bidaltzailea: kezka aldizkaria. 07:54 Atalak: Web | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Ostiraleko ekitaldia bertan behera

"iturria sustatu.com": http://www.sustatu.com/1117437722#erantzunak
Eibarko udala ? 2005-05-30 ? 11:08
Eibarko udalak ere adierazpena argitaratu du bere webgunean "egoibarra.com":http://www.egoibarra.com/Albisteak/1117443423

Hala dio:

Dakizuen moduan, Eibarko udalak, ekainaren 3an Juan San Martin herriko seme kutun izendatzeko aparteko udal osoko bilkura egitekotan zen.

Bere heriotzaren aurrean, bere familiarekin batera hala erabakita, Eibarko udalak izendapenaren aldeko udal osoko bilkura bertan behera uztea erabaki du. Datozen egunotan, familiarekin elkar hartuta, beste egun bat jarriko dugu zendu zaigun eibartar handi horri merezi duen omena eskaintzearren.

Une honetan, nahigabeak eta tristurak harrapatu gaituen honetan, Eibarrek, Juan San Martin zenaren senideen eta lagunen ondoan egon nahi du; eta gure dolumina helarazi nahi diegu.

jose v_kezka mayo 30, 2005 09:40

Erantzun





EXPLAIN CAPTCHA